Areatzan 1991ko Uztailaren 25ean. Sárvár Néptánckör Dantza taldekoakBerrizeko eta Garaiko Dantzari Zaharrak, Erregelak eta Jota dantzatzenUztarrozko Ttun-ttun 3. Eduarda LoreaUztarrozko Ttun-ttun 2.Fidela Bernat

Areatzan 1991ko Uztailaren 25ean. Sárvár Néptánckör Dantza taldekoak

Egilea: Andra Mari Dantza Taldea

Herria: Areatza

Tokia: Plazan

Azalpena: Areatzan 1991ko Uztailaren 25ean. Sárvár Néptánckör Dantza taldekoak taldekoak dantzan. Urte asko pasatu dire, eta urte askotan helkarregaz egon gara Sárvárren eta Galdakon. Hungarian beti hartu gaitue Euskal Herri moduen, Euskaldunok gaur egun heurek egon diren moduen gauzelako. Bi herriok bat egiten dogu gure herri nortasuna babestu beharragatik. Horrek helkartuten gaitu Hungariako herria eta gu gaur egun, amistade pertsonalak eta herriarekiko maitasunak. Gora Euskal Herria eta Hungaria.

Berrizeko eta Garaiko Dantzari Zaharrak, Erregelak eta Jota dantzatzen

Egilea: Andra Mari Dantza Taldea

Herria: Galdakao

Tokia: Gandasegi eskolak

Azalpena: 1986ko irailaren 14an Galdakao herriko jaietako egun nagusian, Santa Krutzean, Berrizeko, eta Garaiko "dantzari zaharrak" ekarri genduzan, Erregelak dantzatzen. Bideo honetan, dantzari honexek ikusi geinkez:Leandro Gorrotxategi "Zapaterue" (Berriz), Berrojalbiz (Berriz), Victor "Deskarga" (Berriz), Sabino Ibabe "Metxas" (Garai), eta Oregi anaiak (Garai). Txistulari German Aldekoa Berriztarra (Alejandro Aldekoan semea). Andra Mari Dantza Taldeak Dantzari Dantza eta Bizkaiko Soka Dantza dantzatzeko orduan, beti hartu izan dauz iturri lez Berrizeko dantzariak. Zelan ez, beti euki dogu kontuan lagun eta maisu izan gendun Alejandro Aldekoaren eskutik ikasitakoa dantzok egiteko orduan. Zer ikusi ha erakutsi! Geure Maisuek emondakoa guk ikasi bezala herriari transmititzen saiatu gara, beste Dantza Talde askok lez.

Uztarrozko Ttun-ttun 3. Eduarda Lorea

Egilea: Andra Mari Dantza Taldea

Herria: Uztarroz

Tokia:

Azalpena: Uztarrotzeko ttun-ttunari buruzko testigantza hauek 1986. urteko neguan zehar bildu zituzten Andra Mari Dantza Taldekoek. Bilketa lan honetan Jabi Arrunbarrenak, Jabi Bengoak, Aitor Zamalloak eta Josean Legarretak parte hartu zuten, beste batzuen artean. Bideo honetan Eduarda Lorea ageri zaigu. 95 urte ditu eta Uztarrozeko ttun-ttunari eta garai bateko bizimoduari buruz hitz egiten du. Erronkariko jantziak erakusten ditu, eta bertako historioak kontatu ere.

Uztarrozko Ttun-ttun 2.Fidela Bernat

Egilea: Andra Mari Taldea

Herria: Uztarroz

Tokia:

Azalpena: Andra Mari dantza taldekoak 80. hamarkadan Erronkarirantza joaten hasi ziren, Juan Antonio Urbeltzen bitartez beste hainbestetan bezala, Ttun-ttunaren inguruko informazioa biltzeko asmoz. Uztarrotzeko ttun-ttunari buruzko testigantza hauek 1986. urteko neguan zehar bildu zituzten Andra Mari Dantza Taldekoek. Bilketa lan honetan Jabi Arrunbarrenak, Jabi Bengoak, Aitor Zamalloak eta Josean Legarretak parte hartu zuten, beste batzuen artean. Bideo honetan Fidela Bernat ageri zaigu. Fidela Bernat Erronkariko azken euskalduna, erronkarieraz mintzatzen zen azken euskalduna izan zela esan ohi da. 1898. urtean jaio zen, Uztarrozen, eta beraz, 88 urte zituen Andra Mari dantzari taldekoek elkarrizketatu zutenean. Euskaraz ere esaldi batzuk egiten ditu elkarrizketan, erronkarieraz zenbait gauza nola esaten ziren azalduz