Oroitzapenen txokoa

Denbora-bidaia egin gura dogu zuekaz danakaz, Andra Mari Dantza Taldearen aurreko urteetara salto eginda. Iragana eta oraina uztartuko doguz lasto-su arina izan daitekeelako joandakoa, ez badogu ondora ekartzen eta elikatzen.

Aurreko denboretako argazki zein bideoak batzen hasi gara Andra Marin: zuri-baltzezkoak zein koloretakoak... gure artean inoiz izan diran dantzari, musiko, joskile, maisu eta abar luze batenak. Hauek web orrian daude ikusgai, eta gure doguna da tiraderan daukazun oroitzapen kuttun hori danon bistara atara dagizula. 

Hona hemen eskura ditugun zenbait argazki:

Arg.: Juan Jose Legarda. Belgika, 1967. Igone.
Arg.: Juan Jose Legarda. Belgika, 1967. Igone, Koldito, etab.
Arg.: Juan Jose Legarda. Belgika, 1967. Igone, Maite etab.
Arg.: Juan Jose Legarda. Belgika, 1967.
Arg.: Juan Jose Legarda. Beasain, 1972.
Arg.: Juan Jose Legarda. Firestoneko auzoa, 1967.
Arg.: Juan Jose Legarda. Erletxes, 1957. Taldearen hirugarren saioa.
Arg.: Juan Jose Legarda. Llangollen (Gales), 1965. Azkueta, Altuna, Artetxe, Dima eta Arroyo Barandiaran.

Arg.: AM Artxiboa. Galdakao, 1992-02-29. Altsasuko Inauteriak.

Arg.: AM Artxiboa. Galdakao, 1992-05-10. Erreginak.

Arg.: AM Artxiboa. Galdakao, 1995-02-04. Santa Ageda.

Arg.: AM Artxiboa. Galdakao, 1995-07-20. Folklore Bizian. Ainhoa Zorroza eta Enea Legarda.

Arg.: AM Artxiboa. Galdakao, 2001. Elexaldeko jaiak. Kepa Artetxe.