Arratiako JotaZinta-dantza Conjunto FolkloricoIntxaurragatar Maisuak GaldakaonEzkotixa

Arratiako Jota

Dantzariak: Kepa Artetxe eta Soiartze Artetxe

Zinta-dantza Conjunto Folklorico

Egilea: Andra Mari Dantza Taldea

Herria: Gernika

Tokia: Elai Alai Frontoia

Azalpena: Dakizuen legez, Andra Mari Dantza Taldeak urtero antotatzen dau Folklore Bizian Nazioarteko Jailadia. Aurten, Swazilandiako taldeagaz batera, Kubako "Camagua" Talde Folklorikoa izan dogu geugaz. Uztailaren 27an Gernikan izan gendun saioa eta kubatarren eskutik hurrengo zinta dantza hau ikusteko aukera izan gendun. Benetan ikusgarria! Fernando Medrano Taldeko Zuzendariak Pablo Sarduy eta Julio Puigaz batera dantza hau batu eban: Beraquá herritik (Ciego de Avila probintzia) datorrena, hain zuzen be. Biztanle gehienak Jamaikatik etorritakoak dira eta kulturaz gain, "Creole" hizkuntza bera be mantendu dabe. Dantzari honeek benetako artistak dira, indar handi eta bizitasun apartekoak. Dantza era ordenatuan hasi arren, amaiera nahiko kaotikoa izan zan. Dana dala, ikusi geinkean bezala, ondo baino hobeto amaitu eben. XX.mendean Kubara jamaikar kopuru esanguratsua heldu zan immigrazio handia egon zalako eta eurekaz batera euren bizitza kulturala (materiala eta immateriala) ekarri eben: gaur egun, euren ondorengo kubatarrak praktikatzen dabena Baraguá herrian (Ciego de Avila probintzia, Kuba), pertsonaien antzezpenak eta dantzak eginez. Zinta dantza honek, bereziki, antzinako europa erdialdeko ugalkortasun errituen elementuak dauz.

Intxaurragatar Maisuak Galdakaon

Egilea: Andra Mari Dantza Taldea

Herria: Galdakao

Tokia: Elixaldeko Sagardotegia

Azalpena: 2011ko urriaren 1ean, Galdakaoko Sagardotegian Intxaurraga familia batu zen eta aukera izan genuen eurekin bazkalostea egiteko;abestu, hitz egin... Zeberiotar familia hau aspaldi ezagutzen dugu eta horiekin guztiekin hamaika bider egon gara erromeriei buruz hitz egiten. Honetaz baliaturik kafea hartu ondoren dantzaldi txiki bat egiteko aukera izan genuen. Hemen 86 urteko Pablo, 82 urteko Modesto, 79 urteko Migel eta azken honen andrea 72 urteko Emilen Regil agertzen dira. Ederra benetan, anaiak, artistak, jotalariak, oso osokoak. Ikusi nola dantzatzen duten, besoak gorantz begira zerua ikutu nahian!!!!!!!!!! Zeberiotarrak izanda, galdetu beharra zegoen ea non ikasi zuten dantza egiten. erantzuna bakarra izan zen: " La Casillan ez, ezkara inoiz ere han egon. Guk herriko auzoetatik ibiltzen ginen erromeriz erromeri. Horrela ikasi genuen dantza egiten. " Guk bai daukagula asko ikasteko!!!!! zenbat ordu bota behar ditugun!!!!! Oraindik ere, zenbat ikasi behar dugun jotalari hauengandik!!!!!!!!!

Ezkotixa

Egilea: Alberto de Felipe

Herria: Galdakao

Tokia: Kultur Etxea

Azalpena: Kadrilak bezalako istorioa dü; neska motilen dantza baita, zinez ezagüna Europan, baina ez baita bikotezka dantzatzen ingürüan baizik. “Scotish” (anglesez “eskoziar”) izenetik jiten dela idüri dü euskarazko izena.