Archivos de Categoría: Jaialdiak

MUSIKA BIZIAN 2018

[video width="960" height="540" mp4="https://andramaridantzataldea.net/wp-content/uploads/2019/02/Musika-Bizian-2018_B.mp4"][/video]   MUSIKA BIZIAN 2018 Urriko 26 eta 27an ESTATURIK GABEKO HERRIALDEEN MUSIKA JAIALDIAren bosgarren edizioa ospatu gendun. Bertara Katalunia, Palestina, Kornualles eta Euskal Herriko taldeak etorri ziren bakoitzak bere herrialdeko doinuak eta nortasuna ezagutarazteko. Jaialdi hau ospatuz gure herrialdeak Estatu bat behar dauala aldarrikatu gura dogu, bai eta jaialdira hurreratuko diren taldeetako herrialdeek be.…
Gehiago irakurri

2018 – UDABERRI DANTZA TALDEA (TOLOSA)

Gure Udaberriko Jaialdiko gonbidatua Tolosako Udaberri Dantza Taldea da. Ekainak 8, 20:30ean Santi Brouard Plazan eskeiniko digu dantza talde honek bere saioa. (Euria izanez gero, dantza saioa frontoian egingo da) Gu bertan egongo gara, eta zu, bazatoz?
Gehiago irakurri

MUSIKA BIZIAN 2017

  MUSIKA BIZIAN 2017Musika Bizian 2017_Kartela 25x45

Jaialdiko laugarren edizioa urriaren 27an eta 28an ospatuko da. Aurten lehenengoz Ameriketatik eta bereziki Quebec-etik datorren talde bat dakargu, honetaz gozatzeaz aparte, Sardiniako, Galeseko eta Euskal Herriko doinuak eta letrak entzuteko aukera izango da Iturrondoko plazan jarriko den karpa handi batean. Kale animazioa ere izango da bi egunetan zehar. Horrez gain, instrumentu tradizionalak ikusteko eta jotzeko aukera izango da ere.

TALDEAK

Urriak 27, barikua:

YVES LAMBERT TRIO (Quebec)

HUNTZA (Euskal Herria)

Urriak 28, zapatua:

FANTAFOLK (Sardinia)

CALAN (Gales)

HESIAN (Euskal Herria)

TAILERRAK ETA ERAKUSKETAK

Urriak 28, zapatua:

-Euskal musika tresna tradizionalen erakusketa.

-Kale animazioa.

-Luthier azoka (Koldo Telleria gonbidatu berezia).

-Instrumentu tailerra.

Grupo Folklorico Wisla (Polonia)

Wisla Poloniako ibaietako baten izena da, baina baita folkloreko musika eta dantza talde honena ere. Taldea 1995eko udazkenean sortu zen. Jardunari esker laster lortu zuen arte-maila handia. Talde honek kultura-truke askotan hartu du parte eta Poloniaren ordezkari izan da nazioarteko zenbait folklorealditan. Horietako gehienetan lortu du merezimendu aitormena bere artearen kalitateari esker. Orkestra musikari bikainek osatua…
Gehiago irakurri