Archivos de Categoría: Jaialdiak

XXXI. Folklore Bizian Jaialdia

Gaur emango diogu hasiera 31. Folklore Bizian jaialdiari. Arratsaldeko 20:00etan Uruguaiko "Canelones Danza Independiente" eta Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak kalejira egingo dugu Galdakaoko kaleetatik eta 20:30etan herriko frontoian eskeiniko dizuegu saio nagusia. Ez ezazue galdu! Saioen datak: Uztailak 19, 20:30 -Galdakao Uztailak 20, 20:30 -Galdakao Uztailak 21, 19:30 -Usansolo (Oin Arin Dantza Taldea) Uztailak 24, 20:30 -Areatza Uztailak 25,…
Gehiago irakurri

Conjunto Folklórico “Canelones Danza Independiente” (Uruguai)

Uruguai bi kulturaren arteko zubia da, Latinoamerikaren barruan erdialdean dagoen lurraldea: brasildarra izan gabe, argentinarra ere ez dena. Arraza, herri eta hizkuntzen sinkretismo harrigarria da eta ezberdinen bategite hau erakusten du dantza talde honek bere ikuskizunean. Talde hau urteetan zehar ospea irabaziz joan da Uruguain, kultura ekitaldi nagusietan parte hartuz, sarritan telebistan ateraz eta auzoko…
Gehiago irakurri

2017 – GAZTEDI DANTZA TALDEA (SANTUTXU)

Gure Udaberriko Jaialdiko gonbidatua Santutxuko Gaztedi Dantza Taldea da. Ekainak 16, 20:30ean Santi Brouard Plazan eskeiniko digu dantza talde honek bere saioa. (Euria izanez gero, dantza saioa frontoian egingo da) Gu bertan egongo gara, eta zu, bazatoz?
Gehiago irakurri

MUSIKA BIZIAN 2016

  • IMG-20161029-WA0009
  • IMG-20161029-WA0004
  • IMG-20161029-WA0011
  • IMG-20161029-WA0012
  • IMG-20161029-WA0014
  • IMG-20161029-WA0002
  • IMG-20161030-WA0010
  • IMG-20161030-WA0011
  • IMG-20161030-WA0016
  • IMG-20161030-WA0028
  • IMG-20161030-WA0031
  • IMG-20161030-WA0033

     MUSIKA BIZIAN 2016musika bizian

Jaialdiko hirugarren edizioa urriaren 28an eta 29an ospatuko da. Euskal Herriko doinuak gozatzeaz aparte, Korsikako, Flandeseko eta Saharako doinuak eta letrak entzuteko aukera izango da Iturrondoko plazan jarriko den karpa handi batean. Kale animazioa ere izango da bi egunetan zehar. Horrez gain, instrumentu tradizionalak ikusteko eta ukitzeko aukera izango da ere.

TALDEAK

Urriak 28, barikua:

ZAMBALLARANA (Korsika)

ANJE DUHALDE (Euskal Herria)

Urriak 29, zapatua:

ELANOR (Flandes)

AZIZA BRAHIM (Sahara)

ZE ESATEK! (Euskal Herria)

TAILERRAK ETA ERAKUSKETAK

Urriak 29, zapatua:

-Euskal musika tresna tradizionalen erakusketa.

-Luthier azoka.

-Instrumentu tailerra.