Andra Mari dantza taldeak 70. hamarkadan “birsortu” zuen Auritzeko ingurutxoa. Hiru-lau urte Auritzen, Aita Donostiaren kantutegian, eta abar bila, galdezka eta aztertzen ibili ostean, 1977ko ekainean plazaratu zuen lehenengoz Auritzeko ingurutxoa Andra Mari dantza taldeak (goizean Sestaon eta arratsaldean Tolosako zezen-plazan).
Orain, urte batzuk beranduago (2013-2014ean), orduan egindakoari buruz hausnartu eta zenbait gauza aldatzea ere pentsatu dugu, Auritzeko ingurutxoa aspaldi batean izango zen dantza-sorta horretarantza gehiago hurbiltzeko asmoz.
Aita Donostiak jasotako doinuak, Aita Donostiaren Lekarozko artxibategiko apunte batzuk eta “Estampas del Pirineo” liburuaren gisakoak (Agustín Irigaray. 1930 ingurukoa, ez dakar inprenta fetxarik. Estampas del Pirineo. Imp. Helénica, Madrid. 1ª Edición) izan ziren Andra Mari dantza taldearen lehen informazio iturriak Auritzeko jaiei eta ingurutxoari buruz. Horregatik -eta jatorrizkoetan oso argi irakurtzen ez direlako- jasotzen ditugu apunte horiek ondorengo lerroetan. Honako apunteak Aita Donostiaren artxibategikoak dira...
dokumento osoa ikusi
Deskargatzeko dokumentua(k):
- 01_Panolo dantza
- 02_Andre dantza_I
- 03_Andre dantza_II
- 04_Jota
- 05_Arin arina
- 06_Karrika soinua
Musikak:
01. Panolo dantza
02. Andre dantza I
03. Andre dantza II
04. Jotea
05. Arin arina
06. Karrika soinua