Altsasun, Euskal Herriko herririk gehienetan ez bezala, Santa Agedako koplak neskek abesteko ohitura izan dute XX. mende hasierara arte. Urteetan ohitura hori galdua egon izan da, Santa Agedako ekintza berezi batzuk mantendu izan dira, baina ez dute kantatzeko eta eskean joateko ohitura mantendu.
Orain Altsasun berriro ere ikusi daitezke neskak kaleetan zehar Santa Ageda bezperan abesten.
Horren guztiaren berri Andra Mari dantza taldekoon lagun diren altsasuar bik eman digute: Amaia Oiarbidek eta Patxi Goikoetxeak.
Aurrean aipatutakoa hain berezia izanik, gure taldeak ere kopla horiek jaso eta erakustea erabaki zuen. Horrela beraz, inbestigazio lan bat egin da ohitura ahalik eta zehatzen kaleratzeko asmoz.
Ainara Artetxek egin duen lana irakurri ahal izango duzue beheko lotura klikatuz gero. Bertan informazioa nola lortu den eta gure erabakiak zeintzuk izan diren azaltzen da. Partiturak eta letrak ere bertan dituzue eskuragarri.
Deskargatzeko dokumentua(k):
- Sta_Ageda_bezpera_Altsasu