Archivos de Etiqueta: nafarroako-dantzak

Uztarrotz eta Izabako Ttun-ttuna

Nafarroako erronkari bailarako neska/mutilen arteko Ingurutxo hau mediterranear izaeraz mamituta dago. Jantzien kolore eta apaindurak, alde batetik, eta kastaneten soinuaz lagunduta doan musikak, bestetik, Euskal Herri mediterranearraren eredu ezin hobea bihurtu dute Ttun-ttun dantza.
Gehiago irakurri

Lizarrako Larrain-dantza

Larrain-dantza izenaz ezagutzen den Ingurutxo dantza hau Lizarrako merindadean dantzatzen zen. Gizon/emakumeen arteko dantza bat izanik, ingurutxoaz gain, jota, bolerak eta baltsak ere tartekatuta zihoazen. Aldiz, garai bateko moda eta debekuek, dantza honen hainbat zati eta pausu aldatu edota desagertu zituzten. Zentzu honetan, Andra Mari taldeak plazaratzen duen Lizarrako merindadeko dantza hau Aita Hilario Olazaran…
Gehiago irakurri

Luzaideko jauziak

Nahiz eta Luzaide Goi-Nafarroan kokatu, bai lurraldez eta baita kondairaz ere, herri hau Behe-Nafarroa dela esan dezakegu. Aberatsak eta anitzak dira jauziak izenaz ezagutzen diren dantzak Nafarroako eskualde honetan. Horregatik, Amaitu ezinezko dantza honen zerrenda luzean, Andra Marik jauzi sorta txiki bat besterik ez du aurkezten: -Bolant dantza, -Euskaldunak eta Sorginak, -Hegi, -Lapurtar motxak, -Makilariarena,…
Gehiago irakurri

Auritzeko dantzak (I)

AURITZEKO DANTZAK   hamarkadan, Andra Mari dantza taldeak berreskuratze proiektu berri bati eman zion hasiera: hain zuzen ere, ordura arte erdi ahazturik zeuden Burgete zein Aezkoa bailarako dantzak eta doinuak ikertzeari. Aita Donostiak “Cancionero Popular Vasco” kantutegian bildutako dantzen deskribapenak eta doinuen partiturak, gehi, ozta-ozta bizirik zirauten zenbait Aiezkoarren gogoak ziren dantza hauen testigantza bakarrak;…
Gehiago irakurri