Nahiz eta Luzaide Goi-Nafarroan kokatu, bai lurraldez eta baita kondairaz ere, herri hau Behe-Nafarroa dela esan dezakegu. Aberatsak eta anitzak dira jauziak izenaz ezagutzen diren dantzak Nafarroako eskualde honetan. Horregatik, Amaitu ezinezko dantza honen zerrenda luzean, Andra Marik jauzi sorta txiki bat besterik ez du aurkezten: -Bolant dantza, -Euskaldunak eta Sorginak, -Hegi, -Lapurtar motxak, -Makilariarena, -Dantza luze eta -Kontradantzak.
Bestalde, jauzietan hainbat dira dantzan ibiltzen diren pertsonaiak, besteak beste,Zapurrak (“zapador”-en irudia), Zigantiak, Makilaria (Europako gudarosteetako “tambor Mayor”-ren irudia), Gorriak (taldearentzat dirua edota bestelako opari biltzen zituzten maiordomoak), Banderaria eta Bolantak (zuriz eta lepoan zinta koloretsuak jantzita joaten diren dantzariak).