Entradas nuevas por andramari

Soinu zaharrak

(Punta motz, Hormatxulo, Ehun eta bikoa, 40 erregelak eta abar) Soinu zaharrak, Zortzikoen doinupean dantzatzen diren Gipuzkoako dantzak dira. Horretarako, dantzariek ondo zehaztutako pausu desberdinak dantzak dituen bi arau nagusien arabera interpretatu behar dituzte. Lehenengo arauak, simetriarena deritzona alegia, hanka batekin egiten dena bestearekin egin behar dela agintzen du; bigarrenak, aldiz, doinuaren konpasen zenbakien luzapenarenak,…
Gehiago irakurri

Uztarrotz eta Izabako Ttun-ttuna

Nafarroako erronkari bailarako neska/mutilen arteko Ingurutxo hau mediterranear izaeraz mamituta dago. Jantzien kolore eta apaindurak, alde batetik, eta kastaneten soinuaz lagunduta doan musikak, bestetik, Euskal Herri mediterranearraren eredu ezin hobea bihurtu dute Ttun-ttun dantza.
Gehiago irakurri

Lizarrako Larrain-dantza

Larrain-dantza izenaz ezagutzen den Ingurutxo dantza hau Lizarrako merindadean dantzatzen zen. Gizon/emakumeen arteko dantza bat izanik, ingurutxoaz gain, jota, bolerak eta baltsak ere tartekatuta zihoazen. Aldiz, garai bateko moda eta debekuek, dantza honen hainbat zati eta pausu aldatu edota desagertu zituzten. Zentzu honetan, Andra Mari taldeak plazaratzen duen Lizarrako merindadeko dantza hau Aita Hilario Olazaran…
Gehiago irakurri

Luzaideko jauziak

Nahiz eta Luzaide Goi-Nafarroan kokatu, bai lurraldez eta baita kondairaz ere, herri hau Behe-Nafarroa dela esan dezakegu. Aberatsak eta anitzak dira jauziak izenaz ezagutzen diren dantzak Nafarroako eskualde honetan. Horregatik, Amaitu ezinezko dantza honen zerrenda luzean, Andra Marik jauzi sorta txiki bat besterik ez du aurkezten: -Bolant dantza, -Euskaldunak eta Sorginak, -Hegi, -Lapurtar motxak, -Makilariarena,…
Gehiago irakurri

Comentarios nuevos por andramari

No hay comentarios de andramari todavía.