Badatoz ihauteriak, eta urtero bezala Andra Mari Dantza Taldeak hainbat ekitaldi prestatu ditu herri osoak goza dezan. Otsailaren 5ean (barikua): Arratsaldeko 8tatik aurrera kalez kale Andra Mari Dantza Taldeko mutilak Goizuetako Zaragi-Dantza eskeiniko digute. Neskek berriz Arizkingo eta Erratzuko Sargar Dantzak erakutsiko dituzte Galdakaoko kaleetan zehar. Otsailaren 6ean (zapatua): Arratsaldeko 7tatik aurrera Andra Mari Dantza…
Azaroaren 7an 21:00 ordutan Benito Lertxundi eta bere taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu guztiok Galdakaoko Polikiroldegian. Sarrerak: Kutxabank eta Andra Mari Dantza Taldean. Bazkideak:12 euro. Kutxabanken: 15 euro eta lehiatilan bertan: 18 euro.
Tokia eta ordua: Torrezabal kultur etxean, 22:00tan. Sarrerak: 5 euro. Torrezabalen, kutxabanken eta Andra Mariko Taldean. Iparraldeko kantagintza tradizionalaren ikuspegi zabala eskeiniko digute Jean Mixel Bedaxagarrek, Erramun Martikorenak, Mikel Markez eta Aire Ahizpek.