Ihauteriak

Badatoz ihauteriak, eta urtero bezala Andra Mari Dantza Taldeak hainbat ekitaldi prestatu ditu herri osoak goza dezan.

Otsailaren 5ean (barikua):

Arratsaldeko 8tatik aurrera kalez kale Andra Mari Dantza Taldeko mutilak Goizuetako Zaragi-Dantza eskeiniko digute.

Neskek berriz Arizkingo eta Erratzuko Sargar Dantzak erakutsiko dituzte Galdakaoko kaleetan zehar.

Otsailaren 6ean (zapatua):

Arratsaldeko 7tatik aurrera Andra Mari Dantza Taldeak Altsasuko ihauteriak eskeiniko digute, beraien pertsonaia desberdin guztiekin.

Kurtzeko plazan hasi eta Santi Brouard plazan bukatuko da ikuskizun hau.

Anima Zaitezte!!!

Los comentarios están cerrados.