70. hamarkadan, Andra Marik berreskuratze proiektu berri bati eman zion hasiera. Hain zuzen ere, ordura arte erdi ahazturik zeuden Burgete zein Aezkoa bailarako dantzak eta doinuak. Aita Donostiak Cancionero popular vasco-n bildutako dantzen deskribapenak eta soinuen partiturak, gehi, ozta-ozta bizirik zirauten zenbait Aiezkoarren gogoak ziren dantza hauen testigantza bakarrak: izan ere, urte asko bazirela herriko plazan hutsunea utzita zutela.
J.A. Urbeltzegaz izandako hartu emanetatik sortu zen Nafarroako bailara honetan harreta jartzea. Izan ere, beragaz elkarlanean hasi baizen Andra Mari lehen "urratsak" ematen; berak aipatu zion taldeari dantza hauek ikertuak izatearen interesa eta berarekin elkar trukatu zituen datza hauei buruzko zenbait iritzi eta ikuspegi.
Aita Donostiaren aipatutako Cancionero popular vasco abiapuntutzat hartuta, argi antzeman zitekeen Burgeteko dantzak zati desberdinek osatzen zutela. Hortik hasita hartu zuen martxa Aezkoa bailarako berpizte lanak;
… Ezkila-fraile: Inauguración del baile de la tarde en la plaza y en los alrededores. Consiste el baile en imitar todo lo que hace el prior que dirige el baile y lleva una correa…
… Pañolo-dantza: Es una especie de cortejo, llevando el pañuelo. Es de dos filas: una de mujeres y otra de hombres. Después de hecho el Puente, cada un recogía el pañuelo… y seguía paseándo. Venía después el Andre-dantza nº 1. Para comenzar los dos priores, se saludaban con sus boinas. Bailaban entonces las parejas… Generalmente, el prior llevaba como pareja a la hija del alcalde.
El baile público: El típico baile de los “pañuelos” solía tener lugar en la plaza por la tarde; pero antes de comenzarlo ejecutaban los mozos cierta parodia, no exenta de su nota cómica.
Formábase una hilera o cuerda de mozos, a los cuales dirigía en sus evoluciones el que pasaba por el más agil y ocurrente, que provisto de una correa obligaba a los demás a imitarle en sus gesticulaciones y movimientos. No era empresa fácil realizar todas y cada una de las maniobras de “director de escena”, al menos con la debida prontitud y precision matemática y sin salirse ni un ápice de la fila.
¡Había que hacerlo, de lo contrario le venia a uno el consabido correazo! Y no de broma, que bien de veras le venía.
Lo cómico solía ser cuando el cabeza de motin besaba a una vieja y los demás tenían que imitarle, bajo la acción siempre de la temible correa. Estas escenas causaban en el público la hilaridad que es de suponer. Conocíase este espectáculo con el nombre de “eskila-fraile”, no acertamos a explicarnos el origen etimológico de semejante palabreja, como no sea algún juego de los muchachos, v.g. el de las “cuatro esquinas” o el “marro”.
Omitimos en gracia a la brevedad, el dar detalle sobre las distintas partes de que se compone el baile: “pañolo-dantza”, “andre-dantza” etc. Solo diremos que al final de la tarde el ultimo baile era la “karrika-dantza”, osea el mismo baile de los pañuelos o “ingurutxo” correteado por la calle, que terminaba como todo espectáculo público de la montaña, al “ toque de oraciones”.
Luzez deskribatzen duen “Ezkila-fraile” dantzaz gain, “Pañolo-dantza” eta “Andre-dantza”k osatzen zuten arratsaldeko dantzen alderik nagusiena. Alabaina, hauek, ez zeukaten …en gracia a la brevedad, sakon deskribatuak behar izanik, nahikoa zen ingurutxoak zirela aipatzea.
Hala ere, eta paradoxikoki bada ere, ingurutxoaren xehetasun honetatik eta partiturek zekartzaten doinuekin uztarturik, abiatu ziren, arestian esan bezala, dantzaren berreskurapenerako lehen “urratsak” ematen.
Denbora baten ondoren, Andra Marik, Leitzako Ingurutxoan oinarriturik, Burgeteko dantzei “bizkar hazurra” zehaztu zion. Orain, arima jartzea zen hurrengo pausua, hotz, Aezkoa bailarako bidea hartzea eta tokian tokiko lanarekin hastea. Horretarako J.A. Irigaray eta haren iloba Orreagak izan zuten jarduera azpimarragarria izan zen. Izan ere, hauek, Orreagak bereziki, jarri zituzten Andra Mari taldekoak bertoko herritarrekin kontaktuan.
Aiezkoako txoko eta bazter guztiak miatu eta gero (azpimarragarria Kepa Artetxe, Mikel Zamalloa, Jon Zamalloa, Javi Aio edota Josu Arruabarrenak egidako esfortzua ekite honetan) aipatutako “arima” bizia hartzen hasi zen: Aria herriko Amos eta haren familiakoek, Leitzako Ingurutxoan “puntapioa” egiten zen lekuan “hara-honakoa” egiten zela argitu edo zuzendu zuten; Orbaizetako Goikoa Baserriko Almirantearena jaunak eta bere emazteak, dantzariak izaki, 1977. urtean, beraiek 76 urte inguru zutelarik, dantza-joko bat erakutzi ziguten (Orbaizetako dantza-jokoa, hain zuzen ere); Garraldako Rota anaiak eta familiak plazan, ikuspegi orokor batetik, zelan dantzatzen zen azaldu zuten, baita Orbarako korta baten ingurutxoan dantzatzen ziren jotak zelan izan behar ziren argitu ere…
Auritzeko dantzei buruz bildu zitekeen gehiena bilduta, eztabaida luzeak eman ziren Andra Mariko lokaletan dantzak birsortzen eta nortasunaz janzten. Ia erabat osaturik zenbait zalantzak irauten zuten doinu eta pausuen artean, baina, aritzearen eskarmentuak ematen duen logikak, Kepa Artexek dioen bezala, “hutsune” horiek bete zituen. Bi eta hiru urte bitartean ikerketa eta bilketa lanetan ibili ondoren, Burgeteko dantzak berpiztuak eta plazaratzeko prest zeuden. (Beheko deskargatzeko dokumentuetan sasoi haretan nola aurkezten genuen ikusi ahal izango duzue).
Indumentariari dagokionez, berreskuratze lana errazagoa izan zen. Izan ere, dokumentu grafiko eta fisiko asko zegoen. Hortik abiatuta, J.A. Urbetzekin izandako elkarlanetik, garaiko argazkietako soineko estetikatik eta Aiezkoarrengandik jasotako informaziotik, Txorrotak utzitako jantziak besteak beste, “irudikatu” zen taldeak plazan agertu behar zituen arropak.
Hainbat hamarkadaren ondoren, 1977. urtean, ekainaren 26ean plazaratu ziren lehen aldiz Aezkoa bailarako dantzak (Altsasuko ihauteriegaz eta Arratiako Jota eta Porruekaz batera) Sestaon goizean eta Tolosako zezen plazan arratsaldean. Bigarren saio honetara J.M. Satrustegi, J.A. Urbeltz, B. Lertxundi, J.A. Irigarai eta beste hainbat kultur eragile zein aditu joan ziren burututako ikerketaren azken lana ikustera. Bestalde, ez zen 1980. urtera arte Aezkoa bailarako dantzak, garai zaharreko doinu zein dantza berpiztuak, berriro “etxean” ikusteko aukera suertatu, Garralda herrian zehatz meatz. Egun hartan, eurite batek orduko Andra Mari taldearen saioa eten bazuen ere, Aezkoa edo Burgeteko dantzez disfrutatzeko beta izan zuten, Aezkoarrek eta bertara hurbildutako guztiek. Ordutik aurrera gure dantza taldea hainbat aldiz itzuli izan da Aezkoa bailarara bertokoei dantzak erakusteko: 1991. urtean, ekainaren 15ean Auritzen eta irailaren 8an Orbaran (Beheko deskargatzeko dokumentuetan egun hartako programa eta aurkezpena ikusi ahal izango duzue. Aipatzekoa da bertan idatzitakoa: Eguneko gauza guzien artean Galdakaoko bizkaino batzu dantzatuko dira. Talde honek, Andra Mari taldeak, Aezkoako dantza partikulariak eginen ditu. Bizkaino hauen lanari esker guardatu dira gure dantzak...); eta 2000. urtean irailaren 17an Abaurregainan.
Aezkoako dantzak Andra Mariko errepertorioaren zati izatera igaro dira eta, han hemenka, Euskal Herriko anitzasun kulturalaren barruan lagin eder hau harrotasunez agertzen eta zabaltzen diardu.
Goian azaldutako guztia hobeto azaltzeko asmoz zenbait bideo eskaintzen dizkizuegu ondoren. Bideo hauetan Kepa Artetxe eta Mikel Zamalloak lan honi buruzko azalpenak ematen dituzte eta, ezin beste era batera izan, Andra Mari Dantza Taldekoek Auritzeko dantzak nola dantzatzen dituzten ikusi ahal izango duzue.
Deskargatzeko dokumentua(k):
- Auritzeko_dantzak_nola_aurkezten_genituen
- Orbara_91-9-8