Archivos de Etiqueta: bideoa

San Juan bizpera Bekean (Galdakao)

Egilea: Andra Mari dantza Taldea

Herria: Galdakao

Tokia: Bekea Auzoa

Azalpena: 1985an Mari Goikuria eta Paskual Arrumbarrena bikotea grabatu gendun Andra Marikoek San Juan bezperan Galdakaoko Bekea auzoan. Txikitan ikasitako ohiturak erakusten dozkuez bideo honetan, baita bedar bakoitza zertarako erabiltzen zan, eta zelan apaindu San Juaneko Lizarra. Urteetan zehar, Mari ibili jaku San Juaneko gau majikoan Galdakaoko ekitaldietan lagunduten konjuroekin. Aurten ere seguru bertan ikusiko dogule ikusleen artean. Eskerrik asko biori!!!!

Pedro Esat,

Egilea: Andra Mari Dantza Taldea

Herria: Otsagabia

Tokia: Pedro Esaten etxea

Azalpena: 1984. urterako, Andra Mari Dantza Taldeak, beta bideo batekin, Euskal Herriko bazterrak ikertzen zebilen jada. Horietako bidai batean Otsagire joan ginen eta han “El Barbero” izenaz ezagutzen zen Pedro Esatekin egon ginen, urteetan dantzari izendakoa eta Bobo pertsonaia egiten zuena azken urteetan. Bideo zahar askotan dantzatzen ikusi dugun Maisua da bera. Bera hartu genuen iturri gisa eta berangandik ikasitako guztia, beraren erara mantendu dugu gaur arte taldean. Berarekin egon aurretik, Claudio Villanuevarekin egon ginen. Gizon hau Muskildako Mayordomoa zen eta Galdakaora Otsagiko Dantzariak, Andra Mari Taldea ekarri ostean dantza hauek ezagutzera bideratu zigun. Barberuak 51 urte dauzka bideo honetan. Oso bereziki azaltzen du, zirikak nola egin, jotearen funtsa edota paluek nola hartu behar diren. Baita Modorroari buruz esandakoa ere. Egun, guk, Andra Mari Dantza Taldeak, Barberuek beti egin eta esan zuen bezala dantzatzen jarraitzen dugu.

Maskaradak. Atharratze 1976

Egilea: Andra Mari Dantza Taldea

Herria: Atharratze

Tokia: Herriko Plaza

Azalpena: Jarraian datozen irudi honeek 1976. urteko Maskaradetakoak dira. Hain zuzen be, Altzaiko dantzariak dira bertan agertzen diranak eta urte biz segidan egin ebezan Maskaradak Zuberoan. Atharratzeko plazan grabatutako irudi honeetan, txirulari moduan Jean Mixel Bedaxagar eta atabalagaz Pierra Ager “Garat Arhane” daukaguz. Maisu handiak biak, benetan be! Erreferentziatzat hartu izan dauzanak Andra Mari Dantza Taldeak. Dantzarien artean, ostera, Entseinaria dantzatzen Jean Pierre Rekalt ikusi geinke. Muñeiñak, Bralea, Braletik Jauztea, Karakoiltzea, Gabota....... 2013ko Maskaradaren prestaketa lanetan Jean Pierre dogu Errejenta. Pastoraleko Errejenta izana, eta baita be, Andra Mari Dantza Taldeko Zuberoako Dantzetako maisua orain dala urte askotik. Guretzat poztekoa da audiorik gabeko irudi ederrok zuei erakustea. Eskerrik asko lagun eta Maisu guztioi erakutsitakoa erakusteagaitik!!!!!!

Euskal Amerikanuak

Egilea: Andra Mari Dantza Taldea

Herria: Boise

Tokia: Idaho

Azalpena: 2007 urtean, Boiseko Oinkari Dantza Taldeak eskatuta, Andra Mari Dantza Taldeko Mikel Goitiak hamabost egun pasatu ebazan Bizkaiko Dantzak jotake irakasten Boisen bertan. Azken aurreko afarian, Aldape familiak gonbidatu eben Mikelue. Aldapetarrak Jimmy Jausoro familikoak direz (Lidia bera, gure amama, koñatea). Bertan, kafe ostean pelikula hau erakutsi eutsien. Walt Disney Productions 1963en urtean egindakoa da. Izenburua "Greta, the misfit Greyhound", eta irudi honeetan KARRO-KANPO inguruen ikusi daitekez Jimmy Jausoro bera akordeoia joten, eta baita ere John "Takolo" Txakartegi, eta Jose Mari Sangroniz. Jimmy Jausoro ezik ezin ulertu Ipar Amerikako Euskaldunak. Eskerrik asko Aldapetarrak