San Migelak

Irailaren 29an San Migelak ospatzen doguz. Plurala darabilgu, izan be, lehenagotik, jai eguna bera ospatzeaz gain, jai bigarrena be ospatu izan da auzune mailan eta hurrengo domekan jai-errepikapena. Hortik ba, San Migelak.  San Migel eta Luzifer goiaingeruak  ziran. San Migelen lema “ nor jainkoa lakoa” zan eta Luziferrena “ nor ni lakoa” harrokeriak jota. Harrezkero, San Migel zeru altuan geratu zan eta Luzifer deabrua inpernuan. Miguel izena hebreerazko “ mi-ka-´el”-etik dator eta mundu guztian zabaldu da. Euskeraz, Mikel. Bizkaian, abesti polit bat be badaukagu jai honen inguruan, hauxe : “ Aita San Migel Iurretako zeru altuko loria…”. “Loria” dala-eta, batek baino gehiagok “lorea > loria = lore” berbeagaz nahastu dau, baina  “ loria” latineko “ gloria(m)” berbatik dator. Abesti hori dantzatu be egiten da eta Dantzari dantza edo Ezpatadantza deritxo. Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeari esker bizi bizirik daukagu. Orioketa!

l.-Aita San Miguel Iurretako

zeru altuko lorea.

Agura zarrak dantzan ikusi ta

ak egiten dok barrea.

II.- Garaiko plazan otea lore,

Ermuan asentzioa.

Dantzan ikasi gura dabena

Baruetara beioa.

III.Aita Juaniko, seme Periko

¿zer dogu aparitako?

-Orio-aza gozo gozoa

arto beroaz yateko.

IV.Kazuelatxoan intxaur-saltsea,

txarra morkoan txunpletin,

eragin eta beti eragin,

atsoak bauke zeregin." 

Juan Manuel Etxebarria Ayesta

Los comentarios están cerrados.