Archivos de Categoría: Bideoak

Aitzina Pika

Egilea: Alberto de Felipe

Herria: Galdakao

Tokia: Torrezabal

Azalpena: Maxkaradak herrira heltü eta barrikada hautsi ondotik, Aitzina Pika emaiten da. Dantza Jauziak deitü horietako bat da eta jente guziak (gorriak, beltzak eta herriko jentiak) dü dantzatzen ahal. Beren izena lehen bi urratsek emaiten die: “aitzina” eta gero “pika”.

Barrikada, Barrikada haustia, Arribada, Entsenarien Puntüa

Egilea: Alberto de Felipe

Herria: Galdakao

Tokia: Torrezabal

Azalpena: Xiberoko maxkarada-dantza, aditüek erranik, ballet pre-klasikoa edo pre-ballet klasikoa da. Europako aithunen-semen artian thenore batian hanitx ezagüna izanik egün galdüa dena; bainan, Eskual Herrian gorderik, Europako dantzarendako altxor preziatüa agitü da. Maxkarada-dantzak badira zunbait, bainan haien artian hauek badute inportantza haundia: BARRIKADA BARRIKADA HAUSTIA ARRIBADA ENTSENARIEN PUNTÜA ANTSINA PIKA LAGABOTA GODALET DANTZA Lehenko laurak (Barrikada, Barrikada haustia Arribada eta Entsenarien puntüa) suita dira. Hau da elgarrekin batera egiten direnak. Barrikada da herritarrek maxkaradako dantzariendako ezartzen dutena jateko eta edatekoz. Barrikada haustia. Deithürak erraiten dü: herritarrek ezarritako barrikada hautsi behar dute dantzariek herrian sartzeko. Arribada (frantsesez arrivée) heltzia edota helera. Dantzariak badira herrian sartzen ahal, baina beti dantzatzen. Entsenarien puntüa: arribadaren finitzia, amaiera. Entsenariak bakharrik dantzatzen dü aitzinean aiphatü suita (Barrikada, Barrikada haustia, Arribada eta Entsenarien puntüa) finitzeko, bukatzeko.

Orbaizetako Joko-dantza eta Ezkila-fraile

Egilea: Andra Mari Eusko Dantzari Taldean artxiboa

Herria: Artea, Arraño

Tokia: Euskal Herria

Azalpena: Joko-dantza bi. Almirantarenagandik ikasitakoa bat, eta Europa zehar, dantzatzen dan beste Joko dantza bat.