Archivos de Categoría: MAISUAK

Uztarrozko Ttun-ttun 1. Dionisia Marco

Egilea: Andra Mari Dantza Taldea

Herria: Uztarroz

Tokia:

Azalpena: Andra Mari dantza taldekoak 80. hamarkadan Erronkarirantza joaten hasi ziren, Juan Antonio Urbeltzen bitartez beste hainbestetan bezala, Ttun-ttunaren inguruko informazioa biltzeko asmoz. Uztarrotzeko ttun-ttunari buruzko testigantza hauek 1986. urteko neguan zehar bildu zituzten Andra Mari Dantza Taldekoek. Bilketa lan honetan Jabi Arrunbarrenak, Jabi Bengoak, Aitor Zamalloak eta Josean Legarretak parte hartu zuten, beste batzuen artean. Bideo honetan Dionisia Marco ageri da. 81 urte zituen grabaketaren egunean. Uztarrozeko ttun-ttuna eta beraien bizimoduaz aritzen da. Dantza egiteko altxatzen da ere une batzuetan, ttun-ttuna dantzatzeko urratsak erakusteko eta baita jota nola dantzatzen zuten erakusteko ere.

San Juan bizpera Bekean (Galdakao)

Egilea: Andra Mari dantza Taldea

Herria: Galdakao

Tokia: Bekea Auzoa

Azalpena: 1985an Mari Goikuria eta Paskual Arrumbarrena bikotea grabatu gendun Andra Marikoek San Juan bezperan Galdakaoko Bekea auzoan. Txikitan ikasitako ohiturak erakusten dozkuez bideo honetan, baita bedar bakoitza zertarako erabiltzen zan, eta zelan apaindu San Juaneko Lizarra. Urteetan zehar, Mari ibili jaku San Juaneko gau majikoan Galdakaoko ekitaldietan lagunduten konjuroekin. Aurten ere seguru bertan ikusiko dogule ikusleen artean. Eskerrik asko biori!!!!

Pedro Esat,

Egilea: Andra Mari Dantza Taldea

Herria: Otsagabia

Tokia: Pedro Esaten etxea

Azalpena: 1984. urterako, Andra Mari Dantza Taldeak, beta bideo batekin, Euskal Herriko bazterrak ikertzen zebilen jada. Horietako bidai batean Otsagire joan ginen eta han “El Barbero” izenaz ezagutzen zen Pedro Esatekin egon ginen, urteetan dantzari izendakoa eta Bobo pertsonaia egiten zuena azken urteetan. Bideo zahar askotan dantzatzen ikusi dugun Maisua da bera. Bera hartu genuen iturri gisa eta berangandik ikasitako guztia, beraren erara mantendu dugu gaur arte taldean. Berarekin egon aurretik, Claudio Villanuevarekin egon ginen. Gizon hau Muskildako Mayordomoa zen eta Galdakaora Otsagiko Dantzariak, Andra Mari Taldea ekarri ostean dantza hauek ezagutzera bideratu zigun. Barberuak 51 urte dauzka bideo honetan. Oso bereziki azaltzen du, zirikak nola egin, jotearen funtsa edota paluek nola hartu behar diren. Baita Modorroari buruz esandakoa ere. Egun, guk, Andra Mari Dantza Taldeak, Barberuek beti egin eta esan zuen bezala dantzatzen jarraitzen dugu.

Euskal Amerikanuak

Egilea: Andra Mari Dantza Taldea

Herria: Boise

Tokia: Idaho

Azalpena: 2007 urtean, Boiseko Oinkari Dantza Taldeak eskatuta, Andra Mari Dantza Taldeko Mikel Goitiak hamabost egun pasatu ebazan Bizkaiko Dantzak jotake irakasten Boisen bertan. Azken aurreko afarian, Aldape familiak gonbidatu eben Mikelue. Aldapetarrak Jimmy Jausoro familikoak direz (Lidia bera, gure amama, koñatea). Bertan, kafe ostean pelikula hau erakutsi eutsien. Walt Disney Productions 1963en urtean egindakoa da. Izenburua "Greta, the misfit Greyhound", eta irudi honeetan KARRO-KANPO inguruen ikusi daitekez Jimmy Jausoro bera akordeoia joten, eta baita ere John "Takolo" Txakartegi, eta Jose Mari Sangroniz. Jimmy Jausoro ezik ezin ulertu Ipar Amerikako Euskaldunak. Eskerrik asko Aldapetarrak