Archivos de Categoría: DANTZAK

Larrañeko Dantzariek. 1997ko Maskaradak. Barkoxe, Arrokiaka

Egilea: Andra Mari Dantza Taldea

Herria: Barkoxe, Arrokiaga

Tokia:

Azalpena: 1997an, gure Zuberoako Dantza Maisua izan dan Jean Pierre Rekaltek deitu euskun esanez urte haretako Larrañeko maskarada ondo baino hobeto prestatuta egoala, besteak beste, Entseiniaria, Johañe Etxebest , urteetan ikusitako dantzaririk onena eta trebatuena zalako. Barkoxera Mikel Zamalloa, Jon Erramun Aizpuru eta Mikel Goitia hurreratu ziran eta biziki gozatu eben egun haretaz. Sony kamara zaharra aldean ebelarik, beronen azken grabaketa Zuberoan bertan izan zan. Handik hilabete pare batera, barriz be grabatu gendun taldea Arrigorriaga herrian. Ordurako, lehenengotariko kamara digital barria egoan dantza taldean. Ikusteko dekoguz: goizeko Barrikadak, Barrikada Haustia, Arribada, Entseiniarien Puntüa, Bralia, Braletik-jaustia eta Karakoiltzia, Lagabota, Antsina Pika, Godalet Dantza. Urteak aurrera, harreman handia eta estuagoa dogu Larrañeko dantzariekaz eta jarraian danok gozatzeko moduko irudi eder honeek aurkezten deutsueguz. Hona hemen, 1997ko Maskaradan parte hartu eben dantzarien izenak: Txerreroak : Maia Barneix "Karrikabürü", Otxanda Iriart "Intxauspe" Gatuzain : Christian Urhe "Elgohen", Séverine Iriart "Berteretx" Kantiniersak : Christelle Elgoihen, Joana Larrandaburü "Oskigili" Zamaltzain : Beñat Larrandabürü "Oskigili" Entseiniari : Johañe Etxebest "Elixegarai" Jauna : Beñat Iriart "Berteretx" Anderea : Marie-Christine Sagaspe Irigarai "Zarzaia" Laborari : Alexandre Lecarotz "Hasmeheka" Laborarisa : Josi Etxemaite "Barnetxea" Marexalak : Aines Accocceberri "Etxandia", Céline Uthurralt "Kihilliri" Kuküllero : Ihitz Iriart "Intxauspe", Maritxu Etxeto "Etxeber", Oihana Larrandabürü "Latxagapea", Nadine Elgoihen "Etxeberriborda", Antton "Ponpon" Etxebest "Elixegarai", Jean-Pierra Accocceberri "Jagohen" Kerestuak : Nicolas Bengoxea "Elixabe" (mutila), Sébastien Uthuriague "Mendiondo" Xorrotxak : Dominika Jonnet "Etxebarne", Dominika Urruti "Bentaber" (Monzon pastoraleko sujeta) Buhameak : Alain Iriart "Sala" (Buhame jauna), Jean-Michel Larrandaburu "Etxalüz", Roger Urruti "Bentaber", Johañe Uthurralt "Kihilliri" Kautereak : Armand Elgoihen "Etxeberriborda" (Kabana), Eric Iriart "Intxauspe"(Pitxu), Frédéric Elgoihen "Etxeberriborda", Henri Urhe "Elgohen" Bedezia : Johañe Uthurralt "Kihilliri"