Egilea: Alberto de Felipe
Herria: Galdakao
Tokia: Kultur Etxea
Azalpena: trebetarsün dantza bat. Dantzariek, frexatak, txingiliak, farrusak etab.eko puntüak erakutsiaz batian godaletaren (basuaren) ingürian eta gainin behar dira dantzatü.
Egilea: Alberto de Felipe
Herria: Galdakao
Tokia: Kultur Etxea
Azalpena: trebetarsün dantza bat. Dantzariek, frexatak, txingiliak, farrusak etab.eko puntüak erakutsiaz batian godaletaren (basuaren) ingürian eta gainin behar dira dantzatü.
Egilea: Alberto de Felipe
Herria: Galdakao
Tokia: Torrezabal
Azalpena: Frantsesez “La Gavote”. Ez da zihur izena frantsesetik eskuarara edo eskuaratik frantsesera juan den. Frantzian eta Bretainian badira La Gavote izendatüko dantzak, bai, baina ez dira xiberotarraren bezalako eijerrak eta sofistikatüak, prefosta. Hemen ikhusten dena Lagabota zaharra baita. Bada Lagabota berri bat, Barkoxtarrek 60. hamarkadan primaka (txapelketa) batetarako sorthüa. Baina Lagabota berriak baititü gaüza berriak ere; hor ez da Lagabota zaharrean bezala eküküiatzen (estatiko geratzen) dantzaria musikaren parte batetik bestera artian. Dena den, aitzinian aiphatü bezala, ballet pre-klasikoaren etsenplü eijer bat dügü.
Egilea: Alberto de Felipe
Herria: Galdakao
Tokia: Torrezabal
Azalpena: Maxkaradak herrira heltü eta barrikada hautsi ondotik, Aitzina Pika emaiten da. Dantza Jauziak deitü horietako bat da eta jente guziak (gorriak, beltzak eta herriko jentiak) dü dantzatzen ahal. Beren izena lehen bi urratsek emaiten die: “aitzina” eta gero “pika”.
Egilea: Alberto de Felipe
Herria: Galdakao
Tokia: Torrezabal
Azalpena: Xiberoko maxkarada-dantza, aditüek erranik, ballet pre-klasikoa edo pre-ballet klasikoa da. Europako aithunen-semen artian thenore batian hanitx ezagüna izanik egün galdüa dena; bainan, Eskual Herrian gorderik, Europako dantzarendako altxor preziatüa agitü da. Maxkarada-dantzak badira zunbait, bainan haien artian hauek badute inportantza haundia: BARRIKADA BARRIKADA HAUSTIA ARRIBADA ENTSENARIEN PUNTÜA ANTSINA PIKA LAGABOTA GODALET DANTZA Lehenko laurak (Barrikada, Barrikada haustia Arribada eta Entsenarien puntüa) suita dira. Hau da elgarrekin batera egiten direnak. Barrikada da herritarrek maxkaradako dantzariendako ezartzen dutena jateko eta edatekoz. Barrikada haustia. Deithürak erraiten dü: herritarrek ezarritako barrikada hautsi behar dute dantzariek herrian sartzeko. Arribada (frantsesez arrivée) heltzia edota helera. Dantzariak badira herrian sartzen ahal, baina beti dantzatzen. Entsenarien puntüa: arribadaren finitzia, amaiera. Entsenariak bakharrik dantzatzen dü aitzinean aiphatü suita (Barrikada, Barrikada haustia, Arribada eta Entsenarien puntüa) finitzeko, bukatzeko.