Archivos de Categoría: Eguneroko Lanak

Santa Ageda

Egun berezi hau Europako Herri zaharron egutegian otsaileko ilargi berriaren sasoia dugu, eta euskaldunon ohitura zaharrean aratustea deritzon sasoi sakratu eta magikoaren hasiera ospatzen zen. Egun honek inauterien hasiera adierazten zuen bai gure herrian eta bai beste herri batzuetan.

Inauteriak

Milaka urtetan Europako Herri zaharrentzat munduaren hasiera irudikatzen duen antzerkia izan da inauteri garaia, bizitza eta heriotzaren teatro magikoa antzezteko sasoia. Otsaileko lehenengo ilargi betea pasatu eta Santa Agedako makilek bere kolpe erritmikoekin lurra itzartu ostean, inauteriaren aro sakratua hasten zen.

Maiatzeko Erregina

Euskal Herrian zehar Maiak, Erregiñetan, “Las Mayas” etabarreko izenarekin ezagutu izan den ospakizun hau, emankortasunaren inguruko jaia da. Europako herri zaharron bizimodua naturari sakonki lotuta egon da milaka urtetan zehar, bizitza eta heriotza naturaren emankortasunaren araberakoak izan direlako.

San Juan

Gure arbasoek naturaren zikloen arabera egiten zuten haien jaiak. Urtaro aldaketak eta solstizioen etorrera bereziki ospatu izan dute: negukoa (abenduaren 21ean) eta udakoa (ekainaren 21ean). Bigarren honekin dago lotuta San Juan eguna, urteko egunik luzeena, eta beragaz udaren, eguzki aroaren etorrera.