Archivos de Categoría: Andra Mari Taldea Dantzan

Altsasuko ihauteriak

Ihauteriak neguko egunik labur eta gogorrenetan ospatzen dira. Aro baten amaiera eta beste baten hasieraren adierazle izanik, Europako eta munduko kultura ezberdinetan naturaren loaldiaren amaiera eta berpizte baten aro berria gogora ekartzen dute. Aldaketa denbora hau isladatzeko, ihauteri honek bizitzaren adierazle guztiak agertzen ditu -poztasuna, negarra, bizitza, heriotza, zahartzaroa, gaztaroa …- altsasuarren kosmologian eta kosmogonian…
Gehiago irakurri

Otsagiko dantzak

Nafarroako Saraitsu bailara piriniarrean kokatzen den Otsagiko herrian, Muskildako egunean eta bezperan -Irailak 7 eta 8-, hots herriko Amabirjinaren egunean eta aurreko egunean, herriko dantzari gazteek Muskildako amari dantzatzen diote. Dantza hauek, “paloteado” izenaz ezagutzen diren dantza sorta osatzen dute, hau da: Enperadorea, Katxutxa, Dantza eta Modorro (nahiz eta, “paloteadoko” dantzekin batera, Paseoa, Pañolo-dantza eta…
Gehiago irakurri

Jota eta porrusalda

Garai batetan Euskal Herriko hainbat plaza eta erromerietan dantzatzen ziren bi dantza mota hauek denboraren poderioz, beraien agerraldi esparrua murriztuz joan ziren. 60-70. hamarkadetan, hainbat gertakari jasan ondoren, jota eta porrusaldaren “izaera herrikoia” desagertzear zegoela, Andra Mari dantza taldeak Bizkaiko maisu eta dantzariengandik jota eta porruen pausu desberdin asko ikasi eta bildu zituen; forma sinpleak,…
Gehiago irakurri

Soka-dantza

Herri eta auzoko jai nagusietaz gain, erromerietan edo ospakizun desberdinetan ere dantzatzen da -ezkontzetan adibidez-. Dantza mota honek dantzari kopuru mugagabea du eta izenak dioen bezala eskua elkar emanez soka bat osatuz dantzatzen da; sokaren aurrean doanariAurreskua deritzo, atzekaldean doanari aldiz, Atzeskua.
Gehiago irakurri