Larrain dantza – Hitzaldia
![Larrain dantza – Hitzaldia](https://andramaridantzataldea.net/wp-content/uploads/2017/12/larrain-dantza-hitzaldia-e1514124822476.jpg)
Adi! “Musika Bizian” jaialdiaren IV. edizioa urriaren 27an eta 28an ospatuko da. Aurten lehenengoz Ameriketatik eta bereziki Quebec-etik datorren talde bat dakargu, honetaz gozatzeaz aparte, Sardiniako, Galeseko eta Euskal Herriko doinuak eta letrak entzuteko aukera izango duzue Iturrondoko plazan jarriko den karpa handi batean. Kale animazioa, txosna eta taloak ere egongo dira bi egunetan zehar. Horrez gain, instrumentu tradizionalak ikusteko eta jotzeko aukera izango duzue ere bai.
KONTZERTUAK
Bi egunetako kontzertuetarako sarrerak DOHAINIK izango dira.
KALE ANIMAZIOA
Jaialdia ez da eszenatokitara bakarrik mugatuko. Ostiralean, urriak 27an, ARDOA BARRURA txaranga bilbotarraren musikak alaituko ditu Galdakaoko kaleak, eta larunbatean, hilak 28, EIN GO eta NKT (Nafarroa Kanta Taldea) izango dira bere musika eta abestiekin herriko kaleak alaitzeko asmoz.