Igande honetan, hilak 18, taldeko txikiak Gipuzkoa aldera joango dira, Pasai Antxora hain zuzen ere, bertako dantzari txiki egunaz gozatzera. Gure dantza taldeaz gain Berako eta Gasteizko dantza taldeak ere gerturatuko dira bertara. 12:00etan desfilea hasiko da eta herriko kaleetan zehar ibili ondoren, 13:00etan emanaldi nagusia hasiko da. Anima zaitezte!!
Gehiago irakurri
Inauteriak 2018
![Inauteriak 2018](https://andramaridantzataldea.net/wp-content/uploads/2017/02/IMG_1230-900x444.jpg)
Bueltan dira inauteriak! Ostiralean, hilak 9, taldeko neskek Baztango sagar dantza eta mutilek Goizuetako zaragai dantza eskeiniko digute 20:00etatik aurrera Galdakaoko kaleetan. Larunbatean, hilak 10, Altsasuko ihauteriak izango dira herrian, 19:00etan Kurtzeko plazan hasi, Bizkai, Muguru eta Zamakoa kaleetatik pasa eta ikuskizun nagusia Santi Brouard plazan 20:ooetan egiteko. Hurbil zaitezte inauterietara! [embed]https://www.youtube.com/watch?v=QL7k7oH-JOk&spfreload=5[/embed]
Gehiago irakurri
Santa Ageda Bezpera
![Santa Ageda Bezpera](https://andramaridantzataldea.net/wp-content/uploads/2018/01/IMG_9251-portada-900x444.jpg)
Otsailaren 4ean, Santa Ageda bezpera den egun honetan, urtero bezala, Andra Mari Dantza Taldeak kantuz alaituko ditu Galdakaoko kaleak.
Gehiago irakurri
Jota ikastaroa Luhuson
![Jota ikastaroa Luhuson](https://andramaridantzataldea.net/wp-content/uploads/2017/12/IMG-20171223-WA0023-900x444.jpg)
Asteburu honetan IDB-k (Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak) antolatutako jota ikastaroa ematen egon dira gure taldeko kide batzuk Luhuso herrian. Iparraldeko hainbat dantzari bertaratu dira Harri Xuri kultur etxera.
Gehiago irakurri