Archivos de Categoría: Albisteak

Inauteriak 2019

Badatoz inauteriak galdakaora! Urtero bezala, aurten ere Andra Mari dantza taldeak galdakaoko inauterietan parte hartuko du. Ostiralean, martxoak 1, arratsaldeko 20:00etan Santi Brouard plazatik hasita  herriko kaleetan zehar Goizuetako zaragi-dantza (mutilek) eta Arizkungo sagar-dantza (neskek) egiten ibiliko gara. Larunbatean, martxoak 2, berriz, Altsasuko inauterien txanda da; 18:30ean udaletxetik hasita kalejira txiki bat egingo dugu, eta 19:00etan …
Gehiago irakurri

Santa Ageda Bezpera

Otsailaren 4ean, Santa Ageda bezpera den egun honetan, urtero bezala, Andra Mari Dantza Taldeak kantuz alaituko ditu Galdakaoko kaleak 18.30etatik aurrera. Anima zaitezte!
Gehiago irakurri

Euskaraldia Galdakaon

Dagoeneko hasi da Euskaraldia eta guk ere parte hartu nahi izan dugunez abenduaren 1ean 12:30ean Iturrondon jarri den karpan saio txiki bat eskeinko dugu. Guk gipuzkoako dantzak eta dantzari dantza egingo ditugu eta, horrez gain, Eltziegoko dantza taldeak bertako dantzak eskeiniko dizkigu. Anima zaitezte!
Gehiago irakurri

Santa Kurtzak 2018

Urtero bezala irailaren hasierarekin batera badatoz Galdakaoko Santakurtzak! Herriko jaiak ospatzeko Andra Mari Dantza Taldeak hainbat ekintzatan hartzen du parte. Alde batetik, Santa Kurtze Egunean, hilak 14, goizeko meza nagusiaren ostean, 12:30ean, Bizkaiko Soka Dantza egingo dugu. Egun berean, arratsaldeko 20:00etan Saio Nagusia egingo da udaletxe aurrean dagoen karpan. Azkenik, Galdakoztar Egunean, hilak 15, eguerdiko…
Gehiago irakurri