Archivos de Categoría: Albisteak

Inauteriak 2017

Bueltan dira inauteriak! Ostiralean, hilak 24, taldeko neskek Baztango sagar dantza eta mutilek Goizuetako zaragai dantza eskeiniko digute 20:00etatik aurrera Galdakaoko kaleetan. Larunbatean, hilak 25, Altsasuko ihauteriak izango dira herrian, 19:00etan Kurtzeko plazan hasi, Bizkai, Muguru eta Zamakoa kaleetatik pasa eta ikuskizun nagusia Santi Brouard plazan 20:ooetan egiteko. Hurbil zaitezte inauterietara! [embed]https://www.youtube.com/watch?v=QL7k7oH-JOk&spfreload=5[/embed]  
Gehiago irakurri

Santa Ageda Bezpera

Larunbat honetan, hilak 4,  goizeko hamaiketatik hasita arratsaldeko zapietara arte Galdakaoko auzoetan zehar abesten egongo gara. Anima zaitezte!
Gehiago irakurri

MUSIKA BIZIAN JAIALDIA 2016

Jaialdia bueltan da! Aurten “Musika Bizian” musika jaialdiaren III. edizioa urriaren 28an eta 29an ospatuko da. Euskal Herriko doinuak gozatzeaz aparte, Korsikako, Flandeseko eta Saharako doinuak eta letrak entzuteko aukera izango da Iturrondoko plazan jarriko den karpa handi batean. Kale animazioa ere izango da bi egunetan zehar. Horretaz aparte, instrumentu tradizionalak ikusteko eta ukitzeko aukera izango…
Gehiago irakurri

EZPELETAKO SOKA EGUNA

Larunbat honetan, urriak 8, Ezpeletara joango gara bertako Soka Egunera. Goizeko 11:00etan, kalejira egingo dugu herriko kaleetatik zehar. Saio nagusia 16:30etan izango da Ezpeletako frontoian (euria balitz merkatu aterpetuan). Emanaldi honetan Euskal Herriko probintzia ezberdinetako talde bakoitzak soka dantza mota bat erakutsiko digu, ehun dantzari eta soinularik baino gehiagok parte hartuko dutelarik. Hauek dira egun honetan…
Gehiago irakurri