Blog

Inauteriak zein aratusteak

Udabarriro, natura berdez jazten da eta loratzen doa uzta ederrak emoteko neguko lozorroan egon eta gero. Mundua mundu danetik, gizakiok beti ospatu dogu udabarriaren etorrera. Urtaro hori ospatzeko, tokian tokiko jai herrikoiak sortu dira Iñauteriak  zein Aratusteak  deritzagunak.Gure jaion jatorria antzinakoa da baina ezin ahaztu, besteak beste, jai greko-latinoen eragina. Ospakizunok Kristau aroaren aurrekoak dira.…
Gehiago irakurri

San Juan Haretxa

Guk, euskaldunok, ohitura zahar asko gorde doguz historian zehar eta euretariko bat “ San Juan Haretxa”-rena da. San Juan bezperan ipinten da  San Juan Haretxa gure baserrietako etxe-sarrera askotan, lore-xorta eta galburuz apaindurik. Izenak berak dinoskunez, hasieran haretxa izango zan, baina gero leizar landarea nagusitu da, erazago daukagulako nahinon. San Juan Haretxa, Eguzkilorea legez, etxe-babesaren…
Gehiago irakurri

Lino gurean

Gaur, edozein dendatan erosi geinkez linozko soinekoak. Gurean be, ezagutu izan dogu linoaren kultura, linaza, linazasoro toponimo eta abizenak bitarteko. Linoa, udagoieneko San Lino inguruan ereiten zan gurean eta behin San Juanetatik lasterrera ebagi. Lino-landaretik lino-harirako bidea luzea zan. Behin lino heldua ebagi ezkero, ondo sikatzen zan eguzkitan. Hazia garandu eta gero, lino-bedar sikua, ur…
Gehiago irakurri

MUSIKA BIZIAN 2024

10 urte bete dira MUSIKA BIZIAN jaialdia abiatu zenetik, ESTATURIK GABEKO HERRIALDEEN MUSIKA JAIALDIAren X. edizioa ospatu dogu. 23 herrialde desberdinetatik etorri dira jada Galdakaora, munduko musika aberastasune gure herrian zabaltzera. Aurten, urriak 25 eta 26 ospatuko dugu jaialdia Ipar Irlanda, Man Irlak eta Herrialde Katalaneko musikarik izanik gurean. Aurreko edizioen moduan, Gaskoinako, Katalunia, Galizako…
Gehiago irakurri