Blog

Oiartzungo Dantzari Txiki Eguna 2017

Igandean, apirilak 2, taldeko txikiak Oiartzunera joango dira bertako Dantzari Txiki Egunean dantza egitera. 11:30etan Oiartzungo kaleetan zehar desfilea egingo da, 12:45etan emanaldi nagusia egingo da eta azkenik 16:00etan kalejiran plazara igoko dira guztiak eta jarraian dantzaldia egingo da Oiartzungo plazan. Egun honetan parte hartuko duten taldeak hauek dira: Akelarre Dantza Taldea (Hendaia) Txori Txiki…
Gehiago irakurri

Pasai Antxoko Dantzari Txiki Eguna 2017

Igandean, martxoak 26, Pasai Antxoko Dantzari Txiki egunera joango dira taldeko txikiak. 12:00 etan desfilea egingo da herriko kaleetatik zehar eta 17:00etan ekitaldi nagusia egingo da Zumardian. Gure taldeko txikiez gain; Jare Dantza Taldeko (Gasteiz), Gure Txokoa Dantza Taldeko (Bera) eta Alkartasuna Dantza Taldeko (Pasai Antxo) txikiak egingo dute dantza. Etor zaitezte!
Gehiago irakurri

Inauteriak 2017

Bueltan dira inauteriak! Ostiralean, hilak 24, taldeko neskek Baztango sagar dantza eta mutilek Goizuetako zaragai dantza eskeiniko digute 20:00etatik aurrera Galdakaoko kaleetan. Larunbatean, hilak 25, Altsasuko ihauteriak izango dira herrian, 19:00etan Kurtzeko plazan hasi, Bizkai, Muguru eta Zamakoa kaleetatik pasa eta ikuskizun nagusia Santi Brouard plazan 20:ooetan egiteko. Hurbil zaitezte inauterietara! [embed]https://www.youtube.com/watch?v=QL7k7oH-JOk&spfreload=5[/embed]  
Gehiago irakurri

Santa Ageda

Egun berezi hau Europako Herri zaharron egutegian otsaileko ilargi berriaren sasoia dugu, eta euskaldunon ohitura zaharrean aratustea deritzon sasoi sakratu eta magikoaren hasiera ospatzen zen. Egun honek inauterien hasiera adierazten zuen bai gure herrian eta bai beste herri batzuetan.