Blog

Inauteriak 2018

Bueltan dira inauteriak! Ostiralean, hilak 9, taldeko neskek Baztango sagar dantza eta mutilek Goizuetako zaragai dantza eskeiniko digute 20:00etatik aurrera Galdakaoko kaleetan. Larunbatean, hilak 10, Altsasuko ihauteriak izango dira herrian, 19:00etan Kurtzeko plazan hasi, Bizkai, Muguru eta Zamakoa kaleetatik pasa eta ikuskizun nagusia Santi Brouard plazan 20:ooetan egiteko. Hurbil zaitezte inauterietara! [embed]https://www.youtube.com/watch?v=QL7k7oH-JOk&spfreload=5[/embed]
Gehiago irakurri

Jota ikastaroa Luhuson

Asteburu honetan IDB-k (Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak) antolatutako jota ikastaroa ematen egon dira gure taldeko kide batzuk  Luhuso herrian. Iparraldeko hainbat dantzari bertaratu dira Harri Xuri kultur etxera.
Gehiago irakurri