Egilea: Alberto de Felipe
Herria: Galdakao
Tokia: Torrezabal
Azalpena: Xiberoko maxkarada-dantza, aditüek erranik, ballet pre-klasikoa edo pre-ballet klasikoa da. Europako aithunen-semen artian thenore batian hanitx ezagüna izanik egün galdüa dena; bainan, Eskual Herrian gorderik, Europako dantzarendako altxor preziatüa agitü da. Maxkarada-dantzak badira zunbait, bainan haien artian hauek badute inportantza haundia: BARRIKADA BARRIKADA HAUSTIA ARRIBADA ENTSENARIEN PUNTÜA ANTSINA PIKA LAGABOTA GODALET DANTZA Lehenko laurak (Barrikada, Barrikada haustia Arribada eta Entsenarien puntüa) suita dira. Hau da elgarrekin batera egiten direnak. Barrikada da herritarrek maxkaradako dantzariendako ezartzen dutena jateko eta edatekoz. Barrikada haustia. Deithürak erraiten dü: herritarrek ezarritako barrikada hautsi behar dute dantzariek herrian sartzeko. Arribada (frantsesez arrivée) heltzia edota helera. Dantzariak badira herrian sartzen ahal, baina beti dantzatzen. Entsenarien puntüa: arribadaren finitzia, amaiera. Entsenariak bakharrik dantzatzen dü aitzinean aiphatü suita (Barrikada, Barrikada haustia, Arribada eta Entsenarien puntüa) finitzeko, bukatzeko.