Entradas nuevas por andramari

Auritxeko Ingurutxue

Egilea: Andra Mari Dantza Taldeko artxiboa

Herria: Arraño, Artea eta Abaurregaina

Tokia: Euskal Herria

Azalpena: Andra Mari Dantza Taldeak 70. hamarkadan egindako ikerketen ondorioz Auritzeko ingurutxua berreskuratu ahal izan zen. Bideoa herri ezberdinetan egindako grabazioz osotu dugu hala nola Artean 1995. urtean, Abaurregainan 2000. urtean ta Arrañon 1981. urtean esate baterako. Denbora pasa ahala ingurutxuak tinko dirauela ziurtatu dezakegu. Hona hemen Auritzeko ingurutxua.

Mikel Zamalloa Aiezkoako Dantzari buruz

Egilea: Kepa Otaegi, Mikel Goitia

Herria: Galdakao

Tokia: Taldeko txokoa

Azalpena: Mikel Zamalloak 70. hamarkadan Andra Mari Dantza Taldeak Auritzeko ingurutxuari buruz egindako ikerketa lanaren nondik norakoak azaltzen digu. Azalpen honetan Auritzeko herritarren testigantzak jasotzen ditu esate baterako Amos familiarenak, Juan Larrainetarena, txorrotxa etxekoenak

Santa Ageda Zeanurin

Egilea: Kepa Artetxe, Mikel Goitia

Herria: Zeanuri

Tokia: Santa Ageda Ermitea

Azalpena: Zeanurin, Santa Ageda bespera aste barruan danean, asteko domekan kantetan dabiez koplak Ageda ermitean. 1998ko otsailak 8an, Kepa Artetxe, eta Mikel Goitia, han izan ziran grabaketa hau egiteko. Handik hilabete batera, Juantxu Larrazabal, grabaketa honetan ikusi eta entzuten dan solistarekin egotaldia egin eben.

Comentarios nuevos por andramari

No hay comentarios de andramari todavía.