Usadio zaharren arabera Durangaldeko Dantzari-dantza Bizkaiko herrialde honen herriko eta auzoko jai patronaletan plazaratzen zen. Dantza sorta honeten zortzi dantzariz osatutako taldeak, bi ilaratan jarrita (lau eta lau), hainbat dantza desberdin dantzatzen ditu: Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata joku txikia, Banangoa, (edota Banango zaharra), Ezpata joku nagusia, Biñangoa, Launangoa, Makil jokua eta Txankarrenkua (edo Txotxongiloa). Banangoa, Biñangoa…
Gehiago irakurri
Dantzari-dantza
