Entradas nuevas por andramari

Benito Ysursa

Benito Ysursa 1895ko martiaren 2an jaio zan Iurretako Iturburua Baserrian. Ustez Durangon bizi zan eta auzo inguruko ijitoren batengandik ikasi eban gitarra jotzen. 1915. urtean Amerikara joan eta 1919an Asuncion Camperodondogaz ezkondu zan seme-alaba bi euki ebezalarik, Ramon eta Ruby.

1940an "Valencia" izeneko ostatua zabaldu eben Boisen. Bertan, Asuncionek euskeraz ikasi eban eta bertan be hainbat eta hainbat jota, porru, eta erromeri egiten ebezan inguruko euskaldunak. Urte horretan, Benitok binilosko diskoak grabatzeko makina erosi eban eta hainbat grabaketa egin arren, oso gitxi dira gaur egun geuri heldu jakuzanak.

2010an NABOk konbidatuta Andra Mari Dantza Taldeko Iraitz Barandiaran eta Mikel Goitia Ipar Amerikako hiru estatuetan ibili ziran hamabost egunez, dantzak eta irakasten. Euren artean, Kalifornia estatuko Chino irian eta zelan ez, Jhon eta Jenny Ysursan  etxean. Azken gauean, gauero bezalako egotaldietan Jhonek cd bat oparitu eutsien grabaketa honegaz. Bertan, Benitogaz bat (ahotsa eta gitarra), Jack "Patxi-Kotxero" Apaltza (ahotsa) eta Vicente "Xispero" Lizaso (akordeoia) gozatu ahal doguz jota eta porruak jotzen eta kantatzen.

- Nor: Benito Ysursa
- Non: Boise, Idaho
- Noiz: 1952
- Estiloa: Jota, Porruek, Balsa

 

Beste musika motak eta kantua

Dantzarakoa ez dan musika aztertzerakoan datu batzuk eduki behar dira kontutan: Euskal Herria "Santiagoko Bidea" deritzonaren erdian dago eta horregatik, mendeetan zehar, Europako hainbat kultura ezberdinetako jendetza ezagutu izan du. Beste alde batetik kulturgune Atlantiar eta Mediterranearren bitartean izandu gara beti eta alde biekin daukagu zerbait amankomunean. Adibidez euskal mendebaleko antzeko musika mota eta erritmoak…
Gehiago irakurri

Dantzarako musika

Euskal Herrian dantzak beti izan du protagonismo berezi bat eta horregatik dantzarako izan dan musikak dantzaren araberako eboluzioa izan du. Horrela, gutxi eboluzionatutako dantzetan edota arkaikoenetan erritmo bereziak (5/8 etab.) eta orkesta mota guztiz sinpleak (musikari bakar batek jotako txistua eta danbolina adibidez) aurkitzen ditugu. Alderantziz, gehiago sozializatutako dantzetan eboluzioa zabalagoa izanik erritmo eta musikak…
Gehiago irakurri

MASKARADA ETA KADRILAK

Jean Pierra Rekalt, Jean Mixel Bedaxagar, Pierra Bordazaharre "Etxahun Iruri", Pierra Ager "Garat Arhane", Erramun Tartaxü eta Jean Pierra Bordagarai.
Gehiago irakurri

Comentarios nuevos por andramari

No hay comentarios de andramari todavía.