Ohitura zaharrei dagokienez, Altsasuko inauteriak, Europako inauteririk zahar eta arkaikoenetariko bat da. XX mende hasieran egin izan zen azkenengoz. 70.hamarkadan herriko zaharrenek bakarrik zuten inauteri horien oroitzapenak. Ricardo Aldasoro zen horietako bat, eta “Gure etxea” elkarteko atarian Patxi Goikoetxea eta Amaia Oiharbideri egindako aipamen batek piztu zuen sugarra.
1978an antzeztu zuen Andra Mari taldeak Altsasun eta horrek herritarren kontsientziak astindu zituen, zaharrenek beldurrez oroitzen zuten inauteri horiek, gazteenek berriz, hau berpizteko bat gogotan zeuden. Enrike Zelaia, Satur Leoz eta beste hainbat Altsasuarrek Andra Marikoek egindako lanaz baliatuz 1982an plazaratu zuten lehen aldiz. Ordutik aurrera urtero ospatu dira inauteriak eta Euskal Herriko inauteri ospetsuenetariko bat bilakatu izan da.
2026. urtean, dokumentazio lan honen ildora, Galdakao eta Altsasuko herriak instituzionalki senidetu egin dira, bi herrien arteko harreman kulturala sendotuz.
FITXA TEKNIKOA
Zuzendaritza eta Gidoia: Jon Eguskiza, Kepa Otaegi
Produkzioa: Andra Mari Eusko Dantzari Taldea
Elkarrizketatuak: Patxi Goikoetxea, Amaia Oiharbide, Juan Antonio Urbeltz, Enrike zelaia, Satur Leoz, Mikel Zamalloa, Koldo Telleria, Manu Jauregi
Muntaia eta Kolorea: Marmoka films
Soinuaren diseinua eta nahasketa: Dani Lara
Irudiak: Jabi Rojo, Olatz Sagastigordia, Teresa Meaza
Soinua: Aitzol Zamalloa
Itzulpena: Amaia Torrealday, Imanol Etxebarria, Mirentxu Lako, Huseyin Bikim
Kartela eta Diseinua: José Mari Pastor “Artzai”, Lohitzune
Arana, Xabi Ealo

