Udabarriro, natura berdez jazten da eta loratzen doa uzta ederrak emoteko neguko lozorroan egon eta gero. Mundua mundu danetik, gizakiok beti ospatu dogu udabarriaren etorrera. Urtaro hori ospatzeko, tokian tokiko jai herrikoiak sortu dira Iñauteriak zein Aratusteak deritzagunak.Gure jaion jatorria antzinakoa da baina ezin ahaztu, besteak beste, jai greko-latinoen eragina. Ospakizunok Kristau aroaren aurrekoak dira. Handik geroagora, 1582. urtean, kalendario gregorianoa eratu zan eta beragaz jarraitzen dogu. Egutegi horrek markatzen deusku Iñauteriak zein Aratusteak ospatzeko garaia, garizuma aurreko astea, hain zuzen be, nahiz eta lurralde batzuetan beste urtaro batean egon, Brasilen esaterako. Galdakaon be saltsarik ez jaku falta momotxorro, kalderero eta Mozollokerren epaiketakaz!
Juan Manuel Etxebarria Ayesta