Urriko 25 eta 26an ESTATURIK GABEKO HERRIALDEEN MUSIKA JAIALDIAren seigarren edizioa ospatuko dogu. Bertara Man Irla, Frisia, Eskozia eta Euskal Herriko taldeak etorriko dira bakoitzak bere herrialdeko doinuak eta nortasuna ezagutarazteko.
Aurtengo edizioan, zapatu eguerdiko luthierren azokari bultzada bat emon gura izan deutsagu eta Sardinia, Galizako eta Okzitaniako gonbidatu berezien musika tresnez eta emanaldiez gozatu ahal izango dogu, besteak beste.
TALDEAK
Urriak 25, barikua:
MEC LIR (Man Irla)
ALBOKA (Euskal Herria)
Urriak 26, zapatua:
BALDRS DRAUMAR (Frisia)
SKIPINNISH (Eskozia)
MODUS OPERANDI (Euskal Herria)