MUSIKA BIZIAN 2023

Urriak 27 eta 28an ESTATURIK GABEKO HERRIALDEEN MUSIKA JAIALDIAren bederatzigarren edizioa ospatu dogu. Bertara Kornualles, Bretaña, Kosovo eta Euskal Herriko taldeak etorriko dira bakoitzak bere herrialdeko doinuak eta nortasuna ezagutarazteko.

Aurreko edizioen moduan, Gaskoinako, Galizako eta Euskal Herriko luthierren azoka izango dogu zapatu goiza animatzen eta eurek landutako instrumentu zein lanak erakusten. Instrumentuak erakusteaz gain jotzen ere arituko dira horretarako prestatutako eszenatoki batean. Horretaz gain, Galiziatik etorritako XISTRA DE CORUXO izango doguz kaleak astintzen.

Hauek dira gurera etorritako luthierrak:

  • Jotzen (Zeanuri)
  • Ezpela (Berriozar)
  • Osses albokak (Otazu)
  • Kepa Rubio (Arbonikano)
  • Trintxa Zurlanketa Elkartea (Galdakao)
  • Katxarrismos (Portugalete)
  • Txema Perez (Portugalete)
  • Jean Baudoin (Gaskonia)
  • Xurxo Jachía (Galizia)
  • Koldo Telleria (Galdakao)
  • Andra Mari (Galdakao)

Kontzertuak girotzeko TABERNA IBILTARIA-ko lagunak izango doguz ostiralean euren kantu herrikoiez alaitzen karpa ingurua eta zapatuan, aldiz, EINGO arratiarrak izango dira gurean.

Aurtengo egitaraua honako hau izan da:

Urriak 27, barikua:

THE STOWES (Kornualles)

GOZATEGI (Euskal Herria)

Urriak 28, zapatua:

STARTIJENN (Bretaña)

GIPSY GROOVE (Kosovo)

MCONAK(Euskal Herria)

Los comentarios están cerrados.