San Juan

7N0A3503Gure arbasoek naturaren zikloen arabera egiten zuten haien jaiak. Urtaro aldaketak eta solstizioen etorrera bereziki ospatu izan dute: negukoa (abenduaren 21ean) eta udakoa (ekainaren 21ean). Bigarren honekin dago lotuta San Juan eguna, urteko egunik luzeena, eta beragaz udaren, eguzki aroaren etorrera. Egun honetan eguzkia dantzan irteten dela uste zuten, eta horregatik mendi tontorretara igotzen ziren bere agerraldia ikusteko asmoz.

Aintzinako sineskera, ohikune eta errituen hainbat arrasto dago santu eta egun honi lotuta. Euren artean sua, ura eta landareekin zerikusia dutenak dira garrantzitsuenak eta ezagunenak.

Jai honetako sinbolorik adierazgarrienetako bat dugu San Juan sua. Eguzkiak argia eta beroa dakarkigu, suak be: horregatik biak batzen dira egun honetako ospakizunetan. Bezpera iluntzean, suak pizten ziren herriko enparantza, baserri, soro eta bidegurutzeetan. Gaur egun be halaxe egiten da. Jendea sutearen inguruan biltzen zen eta suaren gainetik salto egiten zuen formula bereziak esanez: “San Juan. San Juan berde. Artoa eta garia gorde. Txantxikuak eta zapoak erre. Biba San Juan berde.” Edo beste hau: “San Juan Bautista. Onak barnera. Gaitze kanpora. Bakia eta osasuna kokmeni bada. Sarna fuera!”.

7N0A3554Suok gizona gaixotasunetatik babesteko indarra daukate, batez be azaleko gaitzen kontra. Abereak ere, errauts gainetik pasatzen ziren, Suzko esku-bete gariz soloak inguratzen ziren berba honek errepikatuz:

"San Juan bagilean denpora ederrean,

sapoak eta sugeak erre,

artoak eta gariak gorde

Gure soloan sugerik ez, 

zaporik pez, ezebe bez. 

Badago ezdago erre beitez"

 

Horrela, ispiritu gaiztoak uxatuz, onak eta emankorrak direnak

erakarri egiten ditugu. Sua eguzkiaren sinboloa da eta San Juan bezperan suaren inguruan kantatuz, dantzatuz eta gainetik salto eginez, eguzkia sinbolikoki menperatu egiten da, hasten den udan gure lurrak berotuz, garia, artoa, etab. hasi daitezen, modu honetan herria aberastuz.