Milaka urtetan Europako Herri zaharrentzat munduaren hasiera irudikatzen duen antzerkia izan da inauteri garaia, bizitza eta heriotzaren teatro magikoa antzezteko sasoia. Otsaileko lehenengo ilargi betea pasatu eta Santa Agedako makilek bere kolpe erritmikoekin lurra itzartu ostean, inauteriaren aro sakratua hasten zen. Horregatik, otsaila heltzerakoan, ospakizun handiak egiten ziren; urteak joan eta urteak etorri jai horiek erritualak bihurtu dira hainbat herritan.
Inauteria, sasoi batetik bestera pasatzeko unean dago: neguari dagokion heriotzaren ostean udaberriko bizitza eta emankortasuna datoz, edo hobeto esanda, erakarri egin behar dugu joandako sasoia eta bertan gertatutako txar guztiak hilobiratu behar ditugu, etortzear dagoen ziklo berria ondo hasteko, gosete eta gaixotasunetatik libre egoteko, etab.
Baina zelan azaltzen zuten gure arbasoek heriotza eta bizitzaren elkarrekiko dantza hau? Zelan azaldu gizakiok, abere, zuhaitzek, jainko- jainkosak, izpiritu-arimak… naturaren seme-alaba guztiok nahastuta bizitzen dugun aldaketa hori? Kaos kosmiko baten moduan guzti hau nahasten duen bizitzako drama hori antzeztuz; inauteriak antzeztuz, hain zuzen ere.
Altsasuko Inauteriak
Euskal Herriko hainbat inauteri tradizional mantendu eta herritarrei ezagutarazteko ideia mantenduz, aspaldi…
Baztango Sagar-Dantza
1988. urtean, zaragi-dantzaren jai giro jatorrak kutsatuta, Andra Mariko neskek herriko…
Goizuetako Zaragi-Dantza
Euskal Herriko hainbat herritan ospatzen ziren inauteri tradizionalak Galdakaon ere ezagutaraztea oso…