UDABERRIKO JAIALDIA

Aurten lehenengo aldiz Udaberriko Jaialdia ospatuko dau gure taldeak. Jaialdi honetan Euskal Herriko tade desbardinak parte hartuko dabe:

- Maiatzaren 4ean Fustiñanako Barde Ribera dantza taldea etorriko da Fustiñanako Paloteauak egitera.
- Bagilaren 8an Gasteizko Indarra Euskal Kultur Elkarteko dantzariek Arabako dantza tradizionalak egingo dabez.
- Bagilaren 29an Elgoibarko Haritz eta Eibarko Kezkadantza taldeetakoek Arrateko eta Gipuzkoako dantzak eskeiniko dauskuez.

Konturatuko zintzienez, aurtengo Jaialdian Nafarroako, Arabako eta Gipuzkoako dantzak ikusteko aukerea edukiko dozue.

Zuen gustukoa izatea espero dogu eta gure kulturaren aberastasunaz gozatzea.

Los comentarios están cerrados.