Igandean, apirilak 2, taldeko txikiak Oiartzunera joango dira bertako Dantzari Txiki Egunean dantza egitera. 11:30etan Oiartzungo kaleetan zehar desfilea egingo da, 12:45etan emanaldi nagusia egingo da eta azkenik 16:00etan kalejiran plazara igoko dira guztiak eta jarraian dantzaldia egingo da Oiartzungo plazan. Egun honetan parte hartuko duten taldeak hauek dira:
- Akelarre Dantza Taldea (Hendaia)
- Txori Txiki Dantza Taldea (Zumaia)
- Elizalde Dantza Taldea (Oiartzun)
- Igeldo Dantza Taldea (Donostia)
- Herri Ametsa Dantza Taldea (Donostia)
- Haurtzaro Dantza Taldea (Oiartzun)
- Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)
Etorriko al zarete?