MUSIKA BIZIAN JAIALDIA 2017


Adi! “Musika Bizian” jaialdiaren IV. edizioa urriaren 27an eta 28an ospatuko da. Aurten lehenengoz Ameriketatik eta bereziki Quebec-etik datorren talde bat dakargu, honetaz gozatzeaz aparte, Sardiniako, Galeseko eta Euskal Herriko doinuak eta letrak entzuteko aukera izango duzue Iturrondoko plazan jarriko den karpa handi batean. Kale animazioa, txosna eta taloak ere egongo dira bi egunetan zehar. Horrez gain, instrumentu tradizionalak ikusteko eta jotzeko aukera izango duzue ere bai.

KONTZERTUAK

  • 2017ko urriaren 27an, ostirala, Quebec-eko YVES LAMBERT TRIO taldeak eta HUNTZA talde arrakastatsuak joko dute Iturrondo Plazan 21:30etatik aurrera.
  • 2017ko urriaren 28an, larunbata, FANTAFOLK (Sardinia), CALAN (Gales) eta HESIAN talde euskalduna oholtza gainean azalduko dira toki eta ordu berean.

Bi egunetako kontzertuetarako sarrerak DOHAINIK izango dira.

KALE ANIMAZIOA

Jaialdia ez da eszenatokitara bakarrik mugatuko. Ostiralean, urriak 27an, ARDOA BARRURA txaranga bilbotarraren musikak alaituko ditu Galdakaoko kaleak, eta larunbatean,  hilak 28, EIN GO eta NKT (Nafarroa Kanta Taldea) izango dira bere musika eta abestiekin herriko kaleak alaitzeko asmoz.

Los comentarios están cerrados.