“Momotxorroak – Kaos Baten Istorioa” dokumentala sortu du Andra Mari dantza taldeak

70. urteurrenean beteak, Altsasuko inauterien berreskurapenaren inguruko dokumentala argitaratu Andra Marik. Jon Eguskiza eta Kepa Otaegi izan dira dokumentalaren zuzendariak.

Altsasuko inauteriak XX. mende hasieran utzi ziren egiteari, eta 1976. urtean, Juan Antonio Urbeltzek bultzatuta ikerketa abiatu zuten hainbat taldekide, inauteriaren ikerketan. Horrela lortu zuten 1977an inauteria plazaratzea, Lehenik Sestaon, eta ondoren Tolosan.

Hurrengo urtean izan zen ordean, 1978an, Altsasun bertan egin zuten lehenengo aldia. Ikuskizun horrek herritarren kontzientziak astindu zituen eta Altsasuarrak hasi ziren lanean berea zen inauteria errekuperatzeko asmoz.

Horrela, 1982an, lortu zuten Altsasuarrek lehen aldiz plazaratzea. Urte horretan, Andra Mari ere bertan izan zen, larunbatez berriro eskeini baitzuen inauteria Burunda frontoian. Igandean mahainguru bat egon zen berreskurapenean izan ziren pertsona desberdinekin, taldekide zen Kepa Artetxe egon zen gonbitua baina honen ordez Mikel Zamalloa izan zen bertan. Azkenik, asteartean altsasuarrek eskeini zuten inauteria herritik zehar.

Dokumentalak, berreskurapen horren nondik norakoak kontatzeaz gain, pertsonai desberdinen esanahiak ere lantzen ditu.

Herriz herriz arituko da dokumentala, eta data batzuk badaude lotuak:

Urtarrilak 25, Oteitza

Otsailak 1, Galdakao

Otsailak 15, Iruña

Otsailak 18, Eibar

Otsailak 21, Arrigorriaga

Otsailak 21, Bakio

Otsailak 28, Altsasu

Maiatzak 22, Hondarribia

Dokumentalari buruz informazio gehiago jakin nahi izanez gero idatzi hurrengo email kontura:

momotxorroakdoku@gmail.com

Los comentarios están cerrados.