FOLKLORE BIZIAN 2016: IRLANDA

IRLANDAKO « Absolutely legless » DANTZA TALDEA

Irlandar errepublika 1973-an Europar Batasunean sartu zen eta horri esker gizarte nekazari bat izatetik herri zelta handi bat izatera heldu da bai bere ekonomia moderno eta goi-mailako teknlogiengatik. Gaur egun Irlandar biztanleriaren herena Dublinen bizi da.

Irlanda barnealdea nekazari-lautadak dira nagusi, mendixka eta laku edo erreka handiekin batera. Mendebaldea mendi kate batez inguratua dago, bertako gailur batzuek  mila metroak gainditzen dituztelarik. Hego-mendebaldean, Moherreko amildegiak ozeano Atlantikora zabaltzen dira. Iparralderago, Aran uharteak Galwayko badiaren aurrean. Herrialdearen ekialdean, hau da, Dublinen iparraldean, itsasertza nahiko laua da, eta uhartearen kostaldea are fineko hondartzez josia dago.

Kristo aurreko VI. mendean zeltek lateniar zibilizazioa inposatu zuten. Gizartea gaelikoz mintzatzen ziren talde ezberdinetan antolatua zegoen. Bertako lehen poetek, gaelikoz sortutako lehen kantu eta kondairek osatzen dute bertako ondarea. Gizarte honek mila urte inguru iraun zuen. Gizartearen egitura druida, bardo eta aztiez osatua zegoen. Druidek erlijioa, sakrifizioa, justizia, irakaskuntza, olerkigintza eta igartzea zuten ardura. Bardoak ahozko eta kantuzko olerkietan zeuden espezializatuak eta alabantza, satiran edo gaitzespenak egin behar zituzten. Aztiak medikuntza eta igartze lanetan ibiltzen ziren igarleak ziren. Irlandaren kristautzeak zibilizazio honen amaiera ekarri zuen, gutxienez, mitologiari dagokionez; gizartearen egitura, berriz, mantendu egin da.

Nahiz eta Irlandaren historian zehar gatazkak egon diren eta noizean behin kaos handia egon den, musika, dantza eta ipuinekiko maitasuna beti gelditu izan da herritarrekin batera.  Irlandak, santu eta literatur zaleen lurralde, hainbat idazle famatu jaiotzen ikusi ditu, hala nola, Yeats, Joyce, Beckett, Wilde edo Shaw. Folkloreari loturik dauden talde askok tradizioak luzaroan iraun dezaten lortzen dute.

Irlandako  “Absolutely Legless” dantza taldea,1997-an dantzari eta musikoz sortua, klakearen tradizioko dantzetan inspiratu zen, haien sustraiak fidelki errespetatzen dituztelarik. Dantzariek klake suabearen grazia eta klake gogorraren potentzia eta zehaztasun erritmikoa batzen dituzte ikuslegoan esperientzia zoragarri bat sortzeko asmoz.

Orkestraren musikak teknika hori erakusten du melodia gogorarazleak sortuz, biolin, txirula eta gitarren laguntzaz. Taldeak banako edo taldeko dantzak egiten ditu, horrela ikusleari saio guztiz zoragarri bat eskaintzen dio non ikusleak ibiltzearen zehaztasuna esku-jokoa liluragarriarekin batera senti dezakeen.

Orkestraren erritmo zeltikoekin dantzarien energiaren nahaste honek ikuslegoa lilurarazten du saio bakoitzean.

 

Egutegia:

Galdakao; uztailak 19 eta 20 an - 20:30 etan

Usansolon; uztailak 21 ean - 19:30 etan

Arrigorriaga; uztailak 22 an - 20:30 etan

Gernikan; uztailak 23 an - 21:30 etan

Sopelan; uztailak 24 an - 20:00 etan

Areatza; uztailak 25 ean - 20:00 etan

Los comentarios están cerrados.