Folklore Bizian 2015: Errusia

ERRUSIAKO « LeS AUROReS DE Printemps » DANTZA TALDEA.

 

Dantza taldea 1958. urtean sortu zan Voronej hirian. Uri garrantzitsu hau Don. Voronej  ibai ospetsuan itsasoratzen dan Voronezh errekaren ertzean kokatuta dago, Mosku, Rostov eta Kiev-erako errepideen bidegurutzean. Uria Moskuko hego-ekialdetik laurehun kilometrotara dago.

 

«Las Auroras de la primavera» da balet bitxi honek hartzen dauan izena; Varonej uriaren izaera berezia adierazten dauana. Poztasun eta bizitzeko ilusioz gainezka dagoan uria dogu Varonej. Balet honen zuzendari artistikoa Don Alla KHOLODILOVA dogu, musika arduraduna Sergei FROLOV eta koruaren arduraduna Tatiana CHICHKINA. Hiru maisuak dira ezagunak errusiako kultura zabalean.

 

Taldea sortu zanetik, asko bidaiatu dabe ikaragarrizko arrakasta lortuz joan diran eszenatoki guztietan.

 

Era ezbardinetako jantziak dabez, aberastasun handikoak. Herrialdeko lantegirik ezagunenetan egindakoak dira diseinatzaile onenen sinaduragaz. Orkestrako artistak herriko makina bat instrumento jotzen dabez: tutua «gusli», «domra», «balalaicas» eta beste asko. Zehaztasun eta edertasun osoz urtetzen dira eszenatoki gainera eta bertan hurrengo dantza honeek eskaintzen dabez: betiko errusiako dantzak, desafio itxura daben hegoaldeko eskualdeetako dantzak, itzulian egiten diran dantza paregabeak, ausardia, lehia, kosakoen umorea, erritu gozoak edota mendebaldeko eskualdeetako neska gazteen lirika.

 

Bat-batean, oihala zabaldu eta orduan hasten dira eszenatokian desfilatzen jai herrikoi bateko irudiak, aurpegi irribarretsuak, bizitasun osoko jantzi koloretsuak, abestiak eta beste zenbait musika herrikoi. Holan hasten dira «Las Auroras de primavera» dantza taldearen ikuskizunak. Euren dantzak herrialdeko arte tradizionaletan oinarritzen dira: «Gorenka», «Hmeliok», «Varenika»; «fundición de Kaslino» Uraletako galdatzaileen omenez, dantza uralianoak «Sergiyany» eta «danzas de los Cosacos», esate baterako. Balet ikusgarri honeri esker, ikusleak arte eta tradizioz beteriko lurraldea aurkituko dau.

 

Euren esanetan, ezinbestekoa litzateke bizitzan baten ikuskizun hau ikustea, osterantzean, albo batera itziko gendualako horrelako plazer baten gozotasuna eta Errusia ezagutzeko aukera; bere izaera, bertako eskualdeak, aberastasun kultura, etab.

 

Egutegia:

Galdakao; uztailak 21 eta 22an
Arrigorriaga; uztailak 23an
Usansolon; uztailak 24an
Gernikan; uztailak 25an
Sopelan; uztailak 26an

Los comentarios están cerrados.