Larunbat honetan, urriak 8, Ezpeletara joango gara bertako Soka Egunera. Goizeko 11:00etan, kalejira egingo dugu herriko kaleetatik zehar.
Saio nagusia 16:30etan izango da Ezpeletako frontoian (euria balitz merkatu aterpetuan). Emanaldi honetan Euskal Herriko probintzia ezberdinetako talde bakoitzak soka dantza mota bat erakutsiko digu, ehun dantzari eta soinularik baino gehiagok parte hartuko dutelarik.
Hauek dira egun honetan batuko diren taldeak eta horien tokiko soka dantza:
- Oinak Arin (Bezkoitze), Lapurdiko Soka
- Baztango dantzariak (Nafarroa), Soka eta gaita dantza
- Xiberoko dantzariak, Bralia, Altzaiko maneran
- Ereintza (Errenteria), Gipuzkoako Soka aurresku
- Andra Mari (Galdakao), Bizkaiako Soka