Orain dela urte asko, 70. hamarkadan, Auritzeko dantzak berreskuratu ebazan Andra Marik eta orduandik Euskal Herrian eta bertatik kanpora be erakutsi dauz dantzok.
Zapatu honetan, barriz, Zamudion egingo dogun saioan Auritzeko Ingurutxuko jotan aldaketa batzuk ikusi ahal izango dozuez. Taldeko aditu batzuk jotak ohiko egitura jarraitzen ez ebala konturatu ziren, Nafarroako jotek izan ohi dabien egitura ez ebala jarraitzen. Hori dala eta, aditu horreik batu eta jota Nafarroako joten irizpideetara moldatu dabe.
Bertara hurreratzen zarienontzako hemen dekozue bertsiño originala agertzen dan bideoa.