Garagarrilaren 9an (uztailak 9), Lantzarte eta Berangoko Simon Otxandegi Dantza Taldeak gonbidatuta, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Berangoko Nazioarteko V. Folklore Jaialdian parte hartuko dau. Arratsaldeko 8:30tan izango da Andra Mariren saioa eta Bizkaiko Dantzak eskainiko deuskuez Galdakaoko dantzariok. Besteak beste: Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata Joko Txikia, Banango Zaharra, Binangoa, Ezpata Joko Naguzia, Launangoa, Makil Jokua eta Txotxongiloa.
Jarraian, Garai-n Santa Ana egunez ohitura zan legez, Andra Mariko neskak Soka Dantza dantzatuko dabe Jota eta Porruekaz amaituz.
Bizkaiko dantzetaz gozatu nahi izanez gero, ez egizue galdu gaurko aukera paregabea! Gogoratu, arratsaldeko 8:30tan Berangoko Nazioarteko V. Folklore Jaialdian.
Animatu zaitez!