Zuberoako Maskarada, Alboka Eguna eta ‘Atzo, gaur eta biharko Andra Mari’, eta Momotxorroak dokumentala izango dira 70. urteurreneko ekintzarik aipagarrienakGaldakaon, 2025eko urtarrilaren 23an

Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantzari Taldeak 70 urte beteko ditu 2025ean eta behar bezala
ospatzeko hainbat ekintza prestatu ditu. Otsailean hasi eta urte osoan zehar luzatuko da urtebetze
borobila ospatzeko egitaraua.
Hauek izango dira 70. urteurrena ospatzeko egingo diren ekintzarik nagusienak:

  • Otsailak 1, zapatua: ‘Momotxorroak. Kaos baten istorioa’ dokumentalaren emanaldia. Altsasuko inauteriaren berreskurapena kontatzen du ikus-entzunezkoak, baita inauteriaren pertsonaia eta horien esanahia ere. Dokumentala transmisioaren beharretik sortutako lana izan da. Belaunaldi berriei trasmititu nahi genien altsasuko inauterien esanahia.
  • Otsailak 22, zapatua: Hainbat urteren ostean Andra Mari Dantza taldeak Zuberoako Maskarada
    plazaratuko du Galdakaon. Maskarada osoa zerotik ateratzea lan handia da eta talde osoa batu du proiektu honek, izan ere, aurrera atera ahal izateko, aktiboan dauden dantzariek, dantzari ohiek eta dantzari berriek, denek batera aritu behar izan dute aurrera ateratzeko.
  • Maiatzak 17, zapatua: Alboka Eguna antolatu du taldeak. Euskal Herriko musika tresna
    esanguratsuenetakoa da, eta gainera, taldeko ikurra ere bada, beraz, behar duen lekua
    eman nahi izan zaio. Gainera, eguna aprobetxatuz, ’Soinuenea’-rekin eta Mariano Barrenetxearen senideekin elkarlanean bere biografia liburu bat prestatu da eta alboka egunean aurkeztea da helburu

  • Azaroak 22 eta 23, zapatua eta domeka: Urteurreneko saiorik berezienak izango dira. Alde
    batetik, hilaren 22an, ‘Atzoko, Gaurko eta Biharko Andra Mari’ saioa izango da eta taldeko
    belaunaldi ezberdinak batuko ditu dantzan. Atzokoek utzitako ondarea, gaurkook biharkoei
    transmititzeko, azken finean 70 urtez euskal arima zabaltzen joan gara; halaber, azaroaren 23an, Ezpata Dantza eta Meza nagusia egingo dira Elexaldeko elizan.
    Taldeko txikienek ere izango dute euren protagonismoa, esaterako, apirilean Kataluniara bidaiatxoa
    egingo da, gure dantzak bertan erakutsi eta hango kultura ezagutzeko. Era berean, taldeko hainbat saiotan parte hartuko dute, taldeko musikariek bezala.
    Musikariek, gainera, euren saio propioak izango dituzte urtean zehar.

    Hauek dira urteko ekintza guztiak:

    • 2025/02/01: “Momotxorroak. Kaos baten istorioa” dokumentala.
    • 2025/02/04: Santa Ageda
    • 2025/02/22: Zuberoako Maskarada
    • 2025/02/23: Kanporamartxo
    • 2025/02/28: Goizuteako eta Antzuolako inauteriak
    • 2025/03/01: Altsasuko Inauteria
    • 2025/03/01: Taldeko musikarien emanaldia
    • 2025/03/22: Dantza saioa Bakion
    • 2025/04/05: Udaberri Jaialdia
    • 2025/05/03: Maiatzeko Erreginak
    • 2025/05/17: Alboka Eguna
    • 2025/05/25: Ibilaldia
    • 2025/05/30 eta 2025/06/01: Bekeako jaiak
    • 2025/06/07: Mozoilo Eguna
    • 2025/06/23: San Joan
    • 2025/07: Folklore Bizian
    • 2025/09/14: Soka Dantza eta saio nagusia
    • 2025/09/21: Larrain Dantza herrikoia
    • 2025/10/04: Elexaldeko jaiak
    • 2025/10: Musika Bizian
    • 2025/11/22: “Atzoko, Gaurko eta Biharko Andra Mari” saioa
    • 2025/11/23: Meza eta dantzak
    • 2025/12/14: Turroi eguna
    • 2025/12/24: Olentzero

    Los comentarios están cerrados.