Lino gurean

Gaur, edozein dendatan erosi geinkez linozko soinekoak. Gurean be, ezagutu izan dogu linoaren kultura, linaza, linazasoro toponimo eta abizenak bitarteko. Linoa, udagoieneko San Lino inguruan ereiten zan gurean eta behin San Juanetatik lasterrera ebagi. Lino-landaretik lino-harirako bidea luzea zan. Behin lino heldua ebagi ezkero, ondo sikatzen zan eguzkitan. Hazia garandu eta gero, lino-bedar sikua, ur putzu baten sartzen zan ondo beratuteko. Jarraian barriro sikatu ondo eta jo-jo-jo egiten zan hariak aterateko. Linoa jo-jo  ostean, ezpatatu egiten zan eta azalak apartatu hariari. Behin horra ezkero, kardatu egiten zan linoa eta gero fin-fin irun gorueta bidez. Lino-hari multzoa iruteko, eukanak, pedaldun goruaz egiten  eban eta ez eukanak, eskuaz, zurezko edo burdinazko ardatzaz. Linoa irun eta gero, matazak egiten ziran eta gero lixiba edo gobada egin ur bero eta surteko arte edo pago-hauts zuriagaz. Holan, zuritu egiten zan linoaren kolore marroizka. Azkenik, harilak egiten ziran eta ehuleari eroan mihise edo ehunak egiteko. Lino berezerneak gaur  be ikusten doguz gure landetan. Galdakaoko Andra Mari Taldekoen makina bat erropa, oihal eta ehun egiteko be erabiliko ziran linoa, ardi-lana eta naturak emoneko beste material batzuk! 

Juan Manuel Etxebarria Ayesta

Los comentarios están cerrados.