10 urte bete dira MUSIKA BIZIAN jaialdia abiatu zenetik, ESTATURIK GABEKO HERRIALDEEN MUSIKA JAIALDIAren X. edizioa ospatu dogu. 23 herrialde desberdinetatik etorri dira jada Galdakaora, munduko musika aberastasune gure herrian zabaltzera. Aurten, urriak 25 eta 26 ospatuko dugu jaialdia Ipar Irlanda, Man Irlak eta Herrialde Katalaneko musikarik izanik gurean.
Aurreko edizioen moduan, Gaskoinako, Katalunia, Galizako eta Euskal Herriko luthierren azoka izango dogu zapatu goiza animatzen eta eurek landutako instrumentu zein lanak erakusten. Instrumentuak erakusteaz gain jotzen ere arituko dira horretarako prestatutako eszenatoki batean. Horretaz gain, Galiziatik etorritako XISTRA DE CORUXO izango doguz kaleak astintzen.
Hauek dira gurera etorritako luthierrak:
- Jotzen (Bizkaia)
- Soinu Txiki (Gipuzkoa)
- Osses albokak (Araba)
- Marie Hulsens (Katalunia)
- Trintxa Zurlanketa Elkartea (Galdakao)
- Deiadarrak Andoni (Bizkaia)
- Jean Baudoin (Gaskonia)
- Xurxo Jachía (Galizia)
- Ezpelur Dultzaineroak (Nafarroa)
- Gancedo Txistugileak
- Trakamatraka (Bizkaia)
- Andra Mari (Galdakao)
Kontzertuak girotzeko TABERNA IBILTARIA-ko lagunak izango doguz ostiralean euren kantu herrikoiez alaitzen karpa ingurua eta zapatuan, aldiz, BURRUNBA ELEKTROTXARANGA gipuzkoarrak izango dira gurean.
Aurtengo egitaraua honako hau izan da:
Urriak 25, barikua:
BRIAN FINNEGAN & HUNGER OF THE SKIN (Ipar Irlanda))
TAPIA ETA LETURIA BAND (Euskal Herria)
Urriak 26, zapatua:
TOMÁS CALLISTER & FRIENDS (Man Irlak)
XAVI SARRIÀ (Herrialde Katalanak)
LEHIOTIKAN (Euskal Herria)